HEZKUNTZA INKLUSIBOA

ZER DA ETA ZER ESKATZEN DU

KULTURA INKLUSIBOA

  • Inklusioa ulertzea presentzia, partaidetza eta ikaskuntza gisa.
  • Irakasleek itxaropen handiak izatea ikasleekiko.
  • Toki guztiak dira hezigarriak: jolastokiak, korridoreak, jolas-orduak, ingurunea…
  • Pertsona da bere ikaskuntzaren protagonista.
  • Aniztasuna erabakiak hartzeko ardatz nagusitzat izatea.
  • Bultzatzea kidetasuna, errespetua, kohesioa eta elkarbizitza ona.
  • Eskola irekia eta parte hartzailea (familiak eta komunitatea).
  • Ebaluazio psikopedagogikoa; metodologiari eta testuinguruari buruzko datuak sartzea.
  • Sentsibilizaioa eta etengabeko prestakuntza.

ANTOLAKUNTZA NEURRIAK

  • Materialak beharretara egokitzea.
  • Ikasgelen kokapena.
  • Tutoretzak esleitzeko hezkuntza irizpideak.
  • Taldeak eta laguntzak malgutzea.
  • Talde heterogeneoendako berrikus daitezkeen irizpideak.
  • Irakaskuntza partekatua sustatzea.
  • Maila bereko gelek edo/eta maila-arteko gelek elkarrekin lan egin ahal izateko ordutegiak ematea.
  • Sustatzea irakasleek koordinatzeko lekuak eta denbora tarteak izan ditzaten.

METODOLOGIA NEURRIAK

  • Ikaskuntzaren diseinu unibertsala.
  • Metodologiak malgutzea, metodologia aktiboak lehenetsiz.
  • Maila anitzeko irakaskuntza.
  • Lan kooperatiboa, ikaskuntza kooperatiboa, berdinen arteko tutoretzak.
  • Ikaskuntza dialogikoa: solasaldi dialogikoak, eztabaidak, azalpenak, batzarrak.
  • Gaitasunak zeharka lantzeko proiektuetan oinarritutako ikaskuntza.
  • Zerbitzu ikaskuntza.

CURRICULUM NEURRIAK

  • Hezkuntza konpetentziak malgutasunez antolatu eta sekuentziatzea.
  • Funtsezko gaitasunak garatzeko gaitasun-zereginak. Pentsamenduaren kultura.
  • Prestakuntza-ebaluazioa. Autoebaluazioa, baterako ebaluazioa eta heteroebaluazioa.
  • Ikaskuntza pertsonalizatzea. Curriculum paraleloak aihestea, bakoitzaren ezaugarrietara egokitzea.
  • Edukiak lehenestea. Ikaskuntza funtzionala eta esanguratsua.
  • Ongi pentsatzea mailaz ez igotzea edo maila berean beste urtebetez mantentzea.

BALIABIDEAK

  • Irisgarritasun baliabideak (kognitiboak, sentsorialak eta fisikoak).
  • Testuliburuak erabili ala ez. Erabiltzeko irizpideak.
  • Jolastokiaren kudeaketa dinamikoa.
  • Espazioa bera irakasle izan daiteke: ikastetxeko espazioen beste erabilera batzuk.
  • Ingurune atsegina: zaintza eta erantzukizun partekatuak.
  • Ikaskuntza eta ezagutza teknologiaren erabilera.