Zer da eta zer ekartzen du Erasmus + KA 201 proiektu batek?

ERASMUS + proiektuek estatu batzuen arteko lan-talde proiektuak bultzatzen dituzte.

NHBBZ-k (Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa), Inklusio Bulegoak, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak, Italiako eskolen arteko elkarteak (Modena-ko Instituto Comprensivo 1) eta Portugalekoak (Vilela-ko Agrupamento de Escolas) elkarrekin lan egingo dute KA201 Hezkuntza Berrikuntza bultzatzeko.

Horrek adimen produktuak sortzea suposatzen du. Adimen produktu hauek irakaslegoarendako laguntza moduan eskaintzeko irakaskuntza gidaliburua eta MOOC bat izango dira. Irakaslegoak, honela, gidaliburuarekin eta MOOc-ekin baliatuz, irakaskuntza zentroetan aldaketa orokorrak hasi eta garatu egin ahalko ditu. Aldaketa hauekin ikaslegoaren Aniztasunaren Arreta lortuko dira, eta horrekin batera ikaslego hezkuntzako inklusioa egokia.

Nafarroan Hezkuntza Eskolan halako goi-mailako proiektua ematen den lehenengo aldia da.

Zergatik egiten ari gara proiektu hau?

Lau talde bazkideok iralaren 2021 arte bide bat hasi gara egiten. Bide horretan eskolako hiru urtetan zehar herriko eta nazio-arteko hezkuntzako esperientzia esberdinak, herrialde eta ingurune desberdinak, hezkuntza inklusiboa ere bilatzen duten pertsona berriak, proiektu berritzaileak eta aurkitu ditugun beste gauza batzuk ere ezagutuko ditugu. Proiektu honek geure egunerokotasunetik bizi eta lan esperientzia berri batera eramango gaitu. Orduan, geure hezkuntza zentruetan ere aldaketa orokor bat suertatuko da, eta hezkuntza inklusiboa zentzu orokorrean lortuko dugu.

Inklusioa lortzeko ikastetxeetan hiru baldintza bete behar dira, eta horregatik hasten ari gara proiektu hau. “Ikastetxe inklusiboa” deitu ahal izateko, hiru balditzak hauexek dira:

1. GELAN BERTARATZEA: Baten bat ez badago gelan, ikasleen arteko elkarreragina eta taldeko egoerak galduko ditu.

2. PARTE HARTZEA: Parte hartzea eta berdintasunezko elkarrizketa + bakoitzaren gaitasun eta trebetasunen arabera, ikaslegoak parte hartu ahalko dituen proposamenak.

Zentzu orokorrean, familien parte hartzea eta inguruaren parte hartzea bultzatzen dituzten ikastetxeak.

3. IKASLEA: Emaitza berberak lortzeko aukera (eta horrek ez du nota bera esan nahi). Aukera berberak eskaintzea baino aurrerapausoa bada, bakoitzaren egoeraren arabera gizakiek betebehar ezberdinak badituztelako.

Geure jomuga eskoletan eta institutuetan hezkuntza eraldaketa lortzea da. Helburu hau egitura-sisteman eta eratzaile-sisteman aldaketak lortzea da (lekuetan, ordutegietan, materialetan, eta abar). Eta batez ere, eta hau ezinbesteko baldintza bada, antolakuntzan aldaketa egin behar dugu. Hau da, edukinak ez dira gauzarik inportanteenak, baizik eta pertsonak.

Hezkunta helburuak. Ikasketa inguruneak eta gizartea

Hezkuntza helburuak derrigorrez eskolatuta dauden neskek eta mutikoek bete-betean gizartean integratzea, aktiboki parte-hartzea, aske erabakiak hartzea eta manipulatuta ez izatea dira.

Ikasketak araututako edo ez araututako inguruetan suertatu hala dira, bai zentru barruan bai zentru kanpoan ikasi ahal dugulako. Hala ere, hezkuntza antolatuta badago eta badugu. Gizartearen isla bada, eta, horregatik hezkuntza antolatuta dago gizarte ereduaren arabera eta kultura ereduaren arabera.

Bazkideok herrialde demokratikoetan bizi gara. Gizarte batek bere burua demokratikotzat jotzen badu, hartzen diren erabakiak askatasunez hartzen direla ziurtau behar du. Gai batzuk ezagutzen ez badira, eta ezin bada gezurra eta egia artean ezbendidu, erabakiak ez dira libreki hartuta izango eta gizartea ez da demokratikoa izango. Proiektu honetan ikastetxeetan berdintasunezko elkarrizketa bultzatzea oinarrizkoa izango da. Ahots guztiak entzungo ditugu, aztertuko ditugu eta kontuan hartuko ditugu, produktu intelektualak garatzeko.

Gizarteko ekitateak bultzatzen gaitu, eta gizarteko ekitatea lortzeko talde hauetan gaudenok lan egin nahi dugu, gizarteko ekitatea proiektu honekin burutuko dugula uste gugu. Guzti horrengatik, bazkideak garen lau taldeok proiektu hau ilusio handiarekin hasten ari gara,UNESCOk (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea), NBE-k (Nazio Batuen Erakundea) eta OCDE-k eskaini dituzten ikerketak eta gomendioak oinarri hartuta.