93/2008 Foru Aginduak, aniztasunari nola erantzun arautzen duenak, malgutasuna neurri berezi gisa jasotzen du, gaitasun handiko ikasleek dituzten hezkuntza premiak erantzuteko neurri arruntak nahikoak ez diren kasuetan aplikatzen dena.
Agindu horren 20. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz, neurri hau aplikatzeko eskaerak bidaliko dira ikastetxeetan hurrengo ikasturterako aurreinskripzioa egiteko ezarritako epe orokorraren barnean.
Beraz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen malgutasun eskaerak 2023ko martxoaren 27tik 31ra aurkeztu beharko dira.
Ikastetxeko zuzendariak bidaliko ditu Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetzaren Zerbitzura (noe@navarra.es helbide elektronikora). Ondoko dokumentu hauek erantsi beharko dira:
- Tutoreak koordinaturiko irakasle taldearen txostena, ikasleak malgutasuna onartuz gero murriztuko zaion maila, ziklo edo kurtsoko helburuak eta edukiak lortuta dituela adierazten duena.
- Ikastetxeko orientatzaileak egindako txosten psikopedagogikoa (10. txostena), ikaskuntza Berariazko Areagotze Programa bilduko duena, aurretik hartutako neurriekin.
- Aitaren, amaren edo legezko ordezkariaren adostasun idatzia.