Afakia | Kristalino eza. |
Ahots sintesia | Erabiltzaileak une oro tekleatutako informazioa edo ordenagailuko pantailan idatzitako edukia hitzez adierazten duen periferikoa. |
Ahozko braillea | Hitz egiten duen ohar hargailu elektronikoa, fitxategi forman gordetako informazioa grabatzen eta erabiltzen duena. Ohar hargailuan datuak sartzeko, sei teklako braille teklatua erabiltzen da. |
Ahozko liburua edo lau pistatako magnetofonoa |
Lau pista grabatzeko eta entzuteko berariazko gailua. |
Anbliopia | Begi baten kalte funtzionala, nahiz eta begi horrek erretina arrunta izan eta erretinan irudien fokuratze egokia –zuzena edo okerra– ahalbidetzen duen errefrakzio sistema izan. |
Aniridia | Begiko iris eza, jaiotzetikoa. |
Argi proiekzioa | Argia zer norabidetatik datorren zehazteko gaitasuna. |
Arreta goiztiarra | Ekimen multzo bat da, zeinaren bidez haurrari bere ahalmenak ahalik eta gehien garatzeko behar dituen esperientziak ematen baitzaizkio. |
Astigmatismoa | Errefrakzio akatsa, erretinan irudiak puntu bakarrera biltzen uzten ez duena. |
Begi globoa | Ikusmen organoak bere formagatik hartzen duen izena. |
Begi lausoak | Kristalinoaren opakutasuna. |
Begi zorroztasun | Objektuetan xehetasunak ikusteko gaitasuna. |
Berbalismoa | Esanahia ulertu gabe hitz bat erabiltzea. |
Bi eskuen koordinazioa | Hautemateko eta antolatzeko xedearekin eskuek egiten duten mugimendu jardueraren integrazio motorra. |
Braille inprimagailua | Kanpo gailu batetik bidalitako testuak Braille irakurtzeko eta idazteko kodean inprimatzen dituen periferikoa. |
Braille linea | Ordenagailuko informazioa braille kodean adierazten duen gailu tifloteknikoa; une bakoitzean, pantailaren lerro oso bat agerrarazten du. |
Braille transkribapena | Tintan dagoen testu bat braille sistemara itzultzeko prozesua. |
Egoitzako hezkuntza | Egoitza jarduerak (jangela, ostatua, eskolaz kanpoko jarduerak…) barne hartzen dituen zentro espezifikoetako hezkuntza. |
Eguneroko bizitzarako trebetasunak. | Pertsonen eguneroko gauzekin lotura duten askotariko trebetasunak. Adibidez: higienea, arropak, mahaian hartzen duen jarrera, etxeko lanak… |
Erliebedun adierazpen grafikoak | Haptikoki hautemateko adina erliebe lortzeko sistemen bitartez egokitu eta egiten diren grafikoak eta ilustrazioak. |
Errefrakzio akatsa | Sistema optiko bat zeharkatzen duten argi izpiak behar bezala fokuratzea zailtzen duten baldintzak. |
Errefrakzio arazoak | Begiko asaldurak, ikusmen ardatzarekiko paraleloak diren argi izpiak egonean den kristalinotik igarotzean erretinan fokuratzen ez badira gertatzen direnak. |
Erretina | Begiko kapa neurosensiblea, begiko hiru kapen artean barren-barrenean dagoena, argiaren energia jaso eta bulkada bioelektriko bihurtzen duena, gerora bulkada horiek bide optikoa zeharkatu eta garun azalera irits daitezen. |
Erretinitisa | Erretinaren hantura, hainbat kausarengatik. |
Erretinoblastoma | Tumoreak erretinan. |
Erretinosia | Erretinako gaixotasunak, hanturarik ez dakartenak. |
Esklera edo esklerotika | Kornea-esklera kaparen atzeko zatia, begi globoaren barneko egitura nobleak babesteko eta zaintzeko funtzioa duena. |
Eskotoma | Ikuseremuko eremu itsua edo partzialki itsua. |
Estereotipiak | Helbururik gabeko mugimendu errepikakorrak. Manierismo edota blindismo terminoak ere erabiltzen dira, estereotipia adierazteko, baina zenbait autorek horietako bakoitzaren erabilera bereizi eta zehaztu egiten dute. |
Estrabismoa | Urrunekoa ikusteko begi ardatzen paralelismoa galtzea. |
Fotofobia | Argia dela-eta ezohiko sentikortasun deserosoa izatea. |
Gida | Munduaren interprete gisa, haurrari laguntzen dion pertsona heldua: gurasoak, hezitzailea, irakaslea, bitartekaria… |
Glaukoma | Begiaren barneko presio baten eraginez, nerbio optiko bat kaltetzea. |
Grabaketa, lau pistatara | Teknologia magnetofonikoa, kasete estandar baten alde bakoitzeko bi grabazio pistetan independenteak diren grabaketak eta entzuketak egiteko aukera ematen duena eta, biraketak murriztuz, grabaketa denbora laukoizten duena. |
Hezkuntza Baliabideen Zentroa | ONCEren antolaketa egitura; itsutasuna edo ikusteko desgaitasuna duten ikasleen hezkuntza integraziorako eta gizarteratzerako, laguntza psikopedagogikoa eta materiala, (teknikoak eta nahiz pertsonek emandakoak) eskaintzen ditu, eragin eremu jakin batean. |
Hipermetropia | Begiaren errefrakzio akatsa, fokuratzea irisaren atzean gertatzen denean. |
Ikuseremua | Begirada desbideratu gabe ikusten ahal den eremua. |
Ikusmen bidezko kodea edo tintako kodea | Ikusten duten pertsonek irakurtzeko eta idazteko erabiltzen duten kodea, ikusmen bidezkoa. |
Ikusmen eraginkortasuna | Ikusmenaren funtzionamendu maila. |
Ikusmen funtzionala | Ikusmena ikaskuntza kanal nagusitzat erabiltzeko adina ikusmen erabilgarri izatea. |
Ikusmen patologia | Ikusmen sisteman parte hartzen duten maila edo geruza anatomiko edo funtzionaletakoren bati eragiten dioten gaixotasun sintoma multzoa. |
Ikusmen sistemaren heltzea | Haurraren garapen neurofisiologikoak baldintzatutako erretina eta garunaren arteko konexioa hobetzearekin lotura duten errendimendu sentsorial eta funtzionalak perfekzionatzea. |
Ikusmen urria | Ikusmen partziala edo normalaz azpikoa, baina informazioa jasotzeko eta ikasteko kanal nagusi gisa ikusmena erabiltzea ahalbidetzen duena. |
Ikusmenaren ebaluazio funtzionala | Honako honetan oinarritutako ebaluazio prozedura; subjektuak, eremu desberdinetan, argiztapen eta kontraste baldintza desberdinetan nahiz neurri askotako objektuen aurrean, ikusmenari ematen dion erabileraren behaketa sistematikoa. |
Ikusmenaren funtzionalitatea | Ikusmenaz baliatzeko gaitasun erreala eta eraginkorra. |
Ikusteko desgaitasuna | Normaltasun mugen azpitiko ikusmena, pazienteen bizi funtzioak eta harreman funtzioak modu arruntean garatzeko zailtasunak eragiten dituena. “Legezko itsutasun” markoa barnebiltzen du; hau da, pertsona batek ikusteko desgaitasuna duela esanen da, baldin eta ez bada zehaztutako gutxieneko batzuetara iristen, edota ikusmen funtzioa izan arren ez baditu gizarteko edo laneko ohiko zereginetarako onargarritzat jotzen diren mugak gainditzen. |
Interpunto inprimagailua | Braille kodea paperaren bi aldeetan inprimatzeko sistema. |
Irakurgailu optikoa | Ahots sintesia ezarrita duen eskanerra, memoria propioa duena, eta inprimatutako testuak “irakurtzen” dituena. Eskaner arrunt baten funtzioa ere betetzen du, “irakurritako” eta prozesatutako informazioa kanpo gailu batera (ordenagailura, hitz egiten duen ohar hargailura…) bidaliz. |
Irisa | Begi nini beltza inguratzen duen eraztun koloretsua. |
Itsutasuna (amaurosis) | Ikusmen pertzepzio eza, ikusmen sistemaren egiturazko maila bateko alterazioengatik sortua. |
Itsutasuna eta ikusteko desgaitasuna duten pertsonen hezkuntza integraturako arretarako talde espezifikoa |
Profesional askok osatutako egitura, itsutasuna edo ikusteko desgaitasuna duten ikasleek desgaitasun horren ondorioz dituzten betebehar espezifikoei erantzuteko lan egiten duena haien hezkuntza normalizazioan eta hezkuntza integrazioan laguntzeko. |
Kornea | Kornea-esklera kaparen aurreko zatia, ezaugarri nagusitzat gardentasuna duena. |
Kristalinoa | Begiaren aurreko aldean dagoen leiarra, erretinan irudiak fokuratzen laguntzen duena. |
Laguntza zuzena | Ikaslearekin jarduerak egitea eta ikasleak behar duen materiala eraikitzea, ikastetxean bertan. |
Lanbide orientazioa | Orientazioaren ikuspegi horrek itsutasuna edo ikusteko desgaitasuna duen pertsonari informazio esanguratsua emateko asmoa du, bokazio erabakiak eta erabaki akademikoak nahiz profesionalak hartzen laguntzeko. |
Leiar ahurra | Argi izpiak aldenarazteko gaitasuna duen leiarra; leiar dibergentea, neurriz txikitzekoa eta negatiboa ere deitzen zaio, eta (-) zeinuarekin adierazten da. |
Leiar ganbila | Argi izpiak baterarazteko eta foku batera bideratzeko gaitasuna duen leiarra; leiar konbergentea eta neurriz handitzekoa ere deitzen zaio, eta (+) zeinuarekin adierazten da. |
Leiar zuzentzaileak | Sistema optiko baten errefrakzio akatsak zuzentzen dituzten leiar optikoak: esferiko positiboek hipermetropia neutralizatzeko balio dute; esferiko negatiboek, miopia konpentsatzeko; eta leiar zilindrikoek edo torikoek, berriz, astigmatismo akatsak zuzentzeko. |
LIOT | Lan Intelektualerako Ohiturak eta Teknikak. |
Makrotipoak | Neurriz handitutako tipo grafikoak. |
Makula | Erretinaren zonan, fobea inguratzen duen eremua. Ikusmen handieneko eremua da, irudien xehetasunak determinatzen dira han. |
Mikrokapsula papera | Argiarekiko eta tenperaturarekiko sentikorra den inprimazio kimikoa duen papera, fotokopiagailu konbentzionalen tonerrarekin erreakzionatzen duena eta erliebea sortzen duena. |
Miopia | Begiaren errefrakzio akatsa, fokuratzea erretinaren aurrean gertatzen denean. |
Modulu egitura | Hezkuntza Baliabideen Zentroko unitate edo modulu espezializatuen multzoa, hain zuzen ere, itsutasuna edo ikusteko desgaitasuna duten ikasleen berariazko hezkuntzaren oinarrizko dimentsioen ikerketara, aholkularitzara, esperimentaziora eta trebakuntzara zuzendua. |
Mugikortasuna | Ingurunean lekualdatzeko trebetasuna, prestutasuna eta erraztasuna. |
Mugitzeko laguntzaileak | Ikusteko arazoak dituzten pertsonei autonomoki lekualdatzen laguntzen dieten tresnak. |
Neurriz handitzeko programa | Ordenagailuko pantailako karaktereen neurria handitzeko egokitzapen tifloteknikoa, ikusmen pixka bat duen pertsonari informazioa irakurtzea errazten diona, pantailara gerturatu behar izanik gabe. |
Nistagmusa | Begi globoaren nahigabeko mugimendu azkarra. Bertikala, albokakoa, birakaria edo mistoa izaten ahal da. |
ONCE | Espainiako Itsuen Erakundea. Zuzenbide publikoko korporazioa, irabazi asmorik gabekoa, Estatuak babestua eta, nagusiki, loteria kupoien salmentaren bitartez finantzatua. Salmenta horretatik ateratako diru sarrerak itsutasuna eta ikusteko desgaitasuna duten afiliatuen arreta integralera bideratzen dira: hezkuntzara, enplegura, gizarte prestazioetara, kulturara… |
Orientazioa | Zentzumenak erabiliz, inguruneko gainerako objektu esanguratsuekin harremana sortzeko eta haiekiko posizioa ezartzeko prozesua. |
Osabidezko trebetasunak | Ikusteko desgaitasun larri bat gainditzeko garatu beharreko teknikak, ohiturak eta trebetasunak. |
Perkins makina | Braille idazmakina. Makina danbor birakari batean datza, eta braille papera eta puntzoiek heldutako sei tekla (braille zeinuaren puntuei dagozkienak) ditu. Tekla horiek zanpatu ahala, braille alfabetoko letrak sortuz joaten dira, eta paperean inprimatuta gelditzen dira, bata bestearen segidan. |
Pertzepzio haptikoa (edo haptika, labur esanda) |
Ukimen aktiboaren bitartez informazioa hautemateko sistema; ukimen pertzepzioa (larruazal sistema) eta pertzepzio zinestesikoa (sistema motorra) baino askoz ere osatuagoa. Aipatutakoen konbinaziotzat jotzen da, eta jasotzaileari inguruko objektuei buruzko baliozko informazioa ematen die. |
Pertzepzio zinestesikoa | Giharrek eta tendoiek bidalitako informazioaz baliatzen den pertzepzio sistema. |
Ricoh-Fúser | Aurrez mikrokapsula paperean fotokopiatu diren grafikoetan erliebeak egitea lortzen duen aparatua. |
Sorgailu Zeinua | Braille kodeko sei puntuen kutxatxoa eta multzoa. Elkarren arteko konbinaketaz, kodeko zeinu guztiak sortzen dira. |
Testua tintan | Alfabeto sistema orokorrean inprimatutako testuak izendatzeko terminoa, braille sisteman inprimatutakoetatik bereizteko erabiltzen dena. |
Thermoform | Jatorrizkoa glass-pack plastikoan erliebean kopiatzeko aparatua; horretarako beroa aplikatzen du. |
Tifloteknologia | Teknika-, ezagutza- eta baliabide-multzoa, itsutasuna eta ikusteko desgaitasuna duten pertsonen esku teknologia egoki erabiltzeko baliabideak jarri nahi dituena. |
Tiposkopioa | Kontrastea areagotzen eta itsualdia murrizten duen kartoi mehe beltza, irakurtzeko zirrikitu bat duena. |
Trebetasun sozialak | Pertsonen arteko harremanetan moldatzeko trebetasunak. |
Ukimen bidezko kodea | Itsutasuna duten pertsonek irakurtzeko eta idazteko erabiltzen duten kodea, behatzen bidezkoa. |
Ukimen mapak | Erliebedun mapak, planoak…, ukimenaren bitartez hautemateko diseinatuak (bide haptikoaren bitartez). Nagusiki orientaziorako eta mugikortasunerako erabiltzen dira. |
Ukimen pertzepzioa | Informazioa jasotzeko larruazaleko errezeptoreak bakarrik baliatzen dituen pertzepzio sistema. Behatzailea informazioaren prozesaketak irauten duen denbora guztian geldirik egoten denean lortzen da pertzepzio mota hori. Ukipeneko larruazal eremuak eragiten ditu estimuluak. |
Ukimenaren funtzionalitatea | Ukimenaz baliatzeko gaitasuna. |
Urritasun anizkoitza | Pertsona batek mota desberdinetako (fisikoa, psikikoa, entzumenekoa, ikusmenekoa) bi desgaitasun edo gehiago izatea. |
Zeharkako laguntza | Aholkularitza eta koordinazioa hainbat profesionalekin, ikastetxeetan eta familiekin. Laguntza hilabete baino gehiagoz luzatzen bada, jarraipena egiten dela esan nahiko da. |
Zentrala (zorroztasuna) | Makulak berarengana fokuratutako zehaztasunak bereizteko duen gaitasuna. |
Zentzumenen garapena | Sistema sentsorio-neuralaren heltze eta interdependentzia prozesua. |