Ikusmen Urritasuneko Taldeak ikusteko desgaitasuna duten ikasleen eskolaratze eta gizarteratze osoan laguntzea du helburu. Taldea Nafarroako Gobernuko eta ONCEko profesionalez osatuta dago, eta denek bi instituzioen arteko lankidetza hitzarmen baten barruan lan egiten dute.
Taldeko profesionalek ematen duten aholkularitza zerbitzuak hezkuntza komunitateko agente guztiak ditu helburu.
Hauek dira Taldearen jarduketak:
- Ikusteko desgaitasuna duten ikasleen hezkuntza ingurunean eragitea, inklusioa errazagoa izan dadin; irakaskuntza-ikasketa prozesuan babesa ematea; eta behar dituzten berariazko laguntzak ematea.
- Ikasle horiekin lan egiten duten ikastetxeetako profesionalei aholkularitza zerbitzua ematea, hezkuntza erantzuna ahalik eta eraginkorrena izan dadin.
- Familiei babesa ematea, seme-alaben beharrengatik hezkuntzan eragiten ahal duten alderdietan eta autonomia pertsonal eta profesionala gehiago garatzen laguntzen dien prestakuntza ibilbidea hautatzean.
- Ikusteko desgaitasuna duten ikasleekin lan egiten duten profesionalek etengabeko prestakuntza jardueretan parte har dezatela sustatzea.