- Ikusmen Urritasuneko Taldeak, NHBBZren jarraibideei segituz, aurrez aurre jarduten du, modu osagarri eta subsidiarioan, ikastetxeetako orientazio departamentuetatik eta HLUtik orientatzaileak planteatzen dituen eskariei erantzuna ematen, ikastetxeetatik bertatik antolatzen ahal diren ekintzak ordezkatzeko asmorik gabe.
- Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko mailak eskaintzen dituzten ikastetxe arruntetan emanen zaie arreta, baita Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan ere, publikoetan zein itunduetan.
- Ikusmen Urritasuneko Taldeak itsutasuna edo ikusteko desgaitasuna duten ikasleei ematen die arreta, hain zuzen ere, 0.3ko edo gutxiagoko begi zorroztasuna dutenei edo 10º ko edo gutxiagoko ikuseremua dutenei.