Jokabide taldeak laguntza eta aholkuak ematen dizkie jokabide nahasmendu larriei lotutako hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleez arduratzen diren ikastetxeei.
Laguntza emanen zaie Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Derrigorrezkoaren Ondoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei, publikoak zein itunduak izan.
NHBBZren esku hartzeak ikastetxeek dituzten baliabide arrunten eta sektorialen osagarri dira, eta ez dituzte haiek ordezkatzen. Orientatzaileak ikastetxeetako HLUtik eta orientazio departamentuetatik adierazitako eskaerei erantzutean, modu osagarri eta subsidiarioan jarduten da.
Esku-hartzearen xede diren ikastetxeetan, neurri bereziak hartu dituzte jokaera moldakaitzak dituzten ikasleei dagokienez, eta kanpoko laguntza behar dute ikasle horien hezkuntza erantzuna hobetzeko/egokitzeko.
Esku hartzeko eskaerei erantzunen zaie baldin eta:
- Jokabide moldakaitzak dituzten ikastetxe arruntetako ikasleei badagozkie, edo, bestela, egitura berezi batzuei atxikita dauden eta diagnosi kategoria psikiatrikoen berezko portaerazko nahasmenduak dituzten ikasleei.
- Portaera moldakaitz horiek, maiztasunagatik, iraupenagatik eta intentsitateagatik erantzun espezializatu bat justifikatzen badute, hain zuzen ere, portaera horiek:
- Arriskuan jartzen dutelako portaera hori dutenen, beste batzuen edo ingurukoen osotasun fisikoa.
- Ikaslearengan edo haren ingurukoengan barne eragin negatiboa dutelako.
- Ikasleen edo haien ikaskideen hezkuntza prozesua bermatzera zuzenduriko jardueretan modu esanguratsuan eragiten dutelako.
- Ikaslearen gizarte egokitzapena murrizten dutelako, eta ingurune normalizatuetara sartu ahal izatea mugatzen.
- Berekin badakarte egoera arazotsua kroniko bihurtzea edo larritzea eta, egoera hori ondo bideratzeko, komeni bada zentrotik kanpoko laguntza izatea.
- Uste bada zentroak beharrei erantzuteko hartutako neurriek osatze tekniko espezializatua izan dezaketela.
Hezkuntza eremukoak baino ez diren egituren eta profesionalen bidez egiten badira.