Esku hartzeko eskatu beharrik gabeko modalitateak
Badaude bide batzuk, eskaera egin beharrik gabe portaera esparruarekin zerikusia duten gaiez kontsultak egiteko aukera ematen dutenak. Hauek dira harremanetarako bideak:
- Web-orria.
Bertan daude dokumentazio teorikoa, erreferentzia bibliografikoak, material instrumentalak edo ikastetxeetako profesionalek modu irekian erabil ditzaketen bestelako edukiak.
Irekia baita, berehala sartzen da, eta erabiltzaileak egiten duena beste ezer ez da egin behar. - Posta elektronikoa.
Bide honek aukera ematen du zalantzak adierazteko, erreferentziak eskatzeko eta jokabide taldearen kontsulta lanari lotutako beste kontu batzuk egiteko.
Ulertzen da bide hau erabiliz azaldutako kontuei erantzun zehatza eta teknikoa ematen zaiela, jasotako mezuan adierazitakoaren arabera espero zenari ahalik egokituena. Egokitzat jotzen denean, litezkeen beste dokumentu eta osagarri batzuk ere erants daitezke. - Telefonoa.
Jokabide taldearen funtzionamenduari eta ikastetxeetan esku hartzen duen moduari buruzko zalantza zehatzak eta aldizkakoak argitzeko erabiltzen da.
Deian informazio zehatzagoa eskatzen bada gure jarduera eremuarekin zerikusia duen gai bati buruz, eta ondorioztatzen bada ez duela behar geroago esku hartzea, kontsulta horretarako bidea posta elektronikoa dela adieraziko zaio eskatzaileari.
Nolanahi ere, ikasle zehatzei buruz egin daitezkeen kontsultak esku hartzeko eskari moduan formalizatu beharko dira, inprimaki egokia betez.
Esku hartzeko eskaria behar duten modalitateak
Kasuan kasuko eskabide orriaren bidez jasotako eskaerei erantzuteko esku hartzeei dagokienez, kontuan hartuko dituzte subsidiariotasun eta osagarritasun printzipioak, eta nabarmenki hezigarriak izanen dira, ikastetxeek gaitasun eta autonomia handiagoa izan dezaten jokabide moldakaitzei lotutako hezkuntza premiei heltzeko.
Funtsezko planteamendu horrekin, esku hartzeko modalitateak hauek dira:
- Programa erkatzea.
- Programa zirriborroa.
- Programa prestatzea.
- Programa ezartzea.
Ondoren modalitate horiek deskribatzen dira, bai eta Behaketa ere.
Behaketa da, jokabide taldearendako, informazioa biltzeko munta handieneko teknika. Talde horretako kideek gauzatzen dute, eta esku hartzeko aipatu edozein modalitatetan eta esku hartzearen edozein fasetan erabil daiteke.
1. Programa erkatzea
Ikastetxe batek jokabide taldeari eskatzen dio ikusteko jokabide moldakaitzak dituen ikasle baten hezkuntza berriei heltzeko egin duen jarduera plana, eta eskaera hori egiten dio planaren ikuspegia eta edukia baliozkotzeko eta, ahal den neurrian, aberastu edo doitzeko.
HASIERAKO FASEA
Ikastetxeko orientatzaileak esku hartzea eskatzeko inprimakia bete eta hori posta elektronikoz NHEBZra bidali ondoren abiarazten da esku-hartzea.
Jokabide taldeak eskabidea kontuan hartzeko modukoa dela erabaki ondoren, erantzuteko aurretiazko faseahasten da. Laburbilduta, urrats hauek ditu:
- urratsa Eskaera jasotzea:
- Eskaera erregistratzea.
- Jokabide taldeko profesionalei esleitzea.
- urratsa Hasierako harremanaeskaerari atxikitako profesionalen eta ikastetxe eskatzaileko orientatzailearen artean:
- Eskaeraren edukia aztertzea.
- Telefono bidez harremanetan jartzea ikastetxeko orientatzailearekin.
- Orientatzaileari adieraztea balitekeela beste informazio batzuk ere behar izatea.
- Hasiera batean esku hartzeko erabiliko den modalitatea kontuan hartuta, zehaztea zer formaturen bidez eginen den hurrengo urratsa erantzunean.
GARAPEN FASEA
- urratsaIkastetxean egindako jarduera plana jasotzen duen eta eskatzen den azterketa teknikoaren xedea den dokumentua igortzeko eskatzea.
- urratsaIkastetxeak egindako jarduera plana aztertzea eta kontsiderazioak egitea.
- Planaren edukia berrikustea.
- Jokabide taldeko profesionalen ikuspegiak jasotzea.
- Ikastetxeak egindako planean jasotako planteamenduez eta edukiez jakinarazi beharreko gomendioak eta iruzkinak zehaztea eta idatziz adieraztea.
- urratsaEgindako kontsiderazioak ikastetxeko orientatzaileari helaraztea.
- urratsaErkatutako planaren aplikazioaren jarraipena.
- Ikastetxeko orientatzaileak planaren aplikazioaz egin ditzakeen kontsulta zehatzei erantzutea.
AMAIERAKO FASEA
Xedea da jokabide taldeak ikasturtean zehar ikastetxean izandako jarduketa pixkanaka ixtea.
- urratsaJokabide taldeak emandako laguntza desagertzea.
- Izan diren harremanak gutxitzea, eta emandako laguntzaren kentze proportzionatua bermatzea.
- urratsaIkasturtean zehar izandako esku hartzean jarraitu den prozesuaren azterketa.
- Esku hartzearekin lotura garrantzitsua izan duten ikastetxeko eta jokabide taldeko profesionalen artean, azken iritzi trukea egitea.
- Batera egin duten lanaren alderdi onak eta hobe daitezkeenak aztertzea.
2. Programa zirriborroa
Jokabide taldeari laguntza eskatzea jarduera plan bat diseinatzeko. Behin laguntza jaso ondoren, ikastetxeak modu autonomoan prestatuko du, eta beharrezko ikusten badu, gainbegiratze arin bat eginen zaio.
HASIERAKO FASEA
Ikastetxeko orientatzaileak esku hartzea eskatzeko inprimakia bete eta hori posta elektronikoz NHEBZra bidali ondoren abiarazten da esku-hartzea.
Jokabide taldeak eskabidea kontuan hartzeko modukoa dela erabaki ondoren, erantzuteko aurretiazko faseahasten da. Laburbilduta, urrats hauek ditu:
- urratsa Eskaera jasotzea:
- Eskaera erregistratzea.
- Jokabide taldeko profesionalei esleitzea.
- urratsa Hasierako harremanaeskaerari atxikitako profesionalen eta ikastetxe eskatzaileko orientatzailearen artean:
- Eskaeraren edukia aztertzea.
- Telefono bidez harremanetan jartzea ikastetxeko orientatzailearekin.
- Orientatzaileari adieraztea balitekeela beste informazio batzuk ere behar izatea.
- Hasiera batean esku hartzeko erabiliko den modalitatea kontuan hartuta, zehaztea zer formaturen bidez eginen den hurrengo urratsa erantzunean.
GARAPEN FASEA
- urratsaIkastetxe eskatzailean hobetu nahi den egoerarako egokia den jarduera plana diseinatzeko prozedura deskribatzea.
- Bilera bat egitea ikastetxean, esku hartze espezifiko baten faseak banakatzeko.
- Lehentasunezkoak diruditenak nabarmentzea (argibideak emanez, honako hauek egiten laguntzeko: datu garrantzitsuen bilketa sistematikoa; datuen azterketa ekologiko eta funtzionala; edo esku hartzeko jarraibide eta tekniken hautaketa egokia).
- Prozesua adibidez adieraztea, hobetu nahi den egoeraren aldaeretan oinarrituta.
- urratsaIkastetxeak egindako jarduera plana jasotzen duen dokumentua igortzeko eskatzea.
- urratsaIkastetxeak egin eta jokabide taldeak jasotako jarduera planaren azterketa, eta horri buruzko kontsiderazioak egitea.
- Planaren edukia berrikustea.
- Jokabide taldeko profesionalen ikuspegiak jasotzea.
- Ikastetxeak egindako planean jasotako planteamenduez eta edukiez jakinarazi beharreko gomendioak eta iruzkinak zehaztea eta idatziz adieraztea.
- urratsaAztertzeko igorritako planari buruz egindako kontsiderazioak ikastetxeko orientatzaileari helaraztea.
- urratsaEgindako planaren aplikazioaren jarraipena.
- Ikastetxeko orientatzaileak planaren aplikazioaz egin ditzakeen kontsulta zehatzei erantzutea, bi orientatzaileen artean erabakitako bidea erabiliz.
AMAIERAKO FASEA
Xedea da jokabide taldeak ikasturtean zehar ikastetxean izandako jarduketa pixkanaka ixtea.
- urratsaJokabide taldeak emandako laguntza desagertzea.
- Izan diren harremanak gutxitzea, eta emandako laguntzaren kentze proportzionatua bermatzea.
- urratsaIkasturtean zehar izandako esku hartzean jarraitu den prozesuaren azterketa.
- Esku hartzearekin lotura garrantzitsua izan duten ikastetxeko eta jokabide taldeko profesionalen artean, azken iritzi trukea egitea.
- Batera egin duten lanaren alderdi onak eta hobe daitezkeenak aztertzea.
3. Programa egitea
Ikasleak dituen beharrizanen ebaluazio bat egitea, dagokion portaera moldakaitza azalduko duen hipotesi funtzionala prestatzea eta jokabidea birbideratzen saiatzeko jardunbide zehatzak ezartzea. Horiek lanak. Behar den informazioa ikastetxeko profesionalek ematen dute. Bestetik, jokabide taldeak, behin informazio hori aztertu ondoren, jarduera programa zehatz bat prestatu eta proposatuko du. Ikastetxean adostu eta testuinguruan jarri ondoren, ikastetxeko profesionalek aplikatuko dute.
HASIERAKO FASEA
Ikastetxeko orientatzaileak esku hartzea eskatzeko inprimakia bete eta hori posta elektronikoz NHEBZra bidali ondoren abiarazten da esku-hartzea.
Jokabide taldeak eskabidea kontuan hartzeko modukoa dela erabaki ondoren, erantzuteko aurretiazko faseahasten da. Laburbilduta, urrats hauek ditu:
- urratsa Eskaera jasotzea:
- Eskaera erregistratzea.
- Jokabide taldeko profesionalei esleitzea.
- urratsa Hasierako harremanaeskaerari atxikitako profesionalen eta ikastetxe eskatzaileko orientatzailearen artean:
- Eskaeraren edukia aztertzea.
- Telefono bidez harremanetan jartzea ikastetxeko orientatzailearekin.
- Orientatzaileari adieraztea balitekeela beste informazio batzuk ere behar izatea.
- Hasiera batean esku hartzeko erabiliko den modalitatea kontuan hartuta, zehaztea zer formaturen bidez eginen den hurrengo urratsa erantzunean.
GARAPEN FASEA
- urratsaEskabidean emandako informazioa osatzea eta lankidetzaren testuingurua ezartzea.
- Ikastetxeko orientatzailearekin bilkura egitea ikastetxean bertan.
- urratsaJokabide taldeak ikastetxerako jarduera programaren proposamena egitea.
- Bildutako informazioa aztertzea eta landu behar diren jokabide arazotsuen mapa sortzea.
- Hipotesi funtzional bat definitzea. Jokabide-helburu batzuk lehenestea.
- Jarduteko lehentasunezko jarraibide eta teknikak ezartzea.
- urratsaIkastetxeko eta eskabidera atxikitako jokabide taldeko profesionalen artean iritziak bateratzea.
- Bilera bat egitea ikastetxean, bileran egotea beharrezkotzat jotako ikastetxeko profesionalen eta jokabide taldekoen artean, egindako proposamena iruzkindu, zehaztu, itundu eta testuinguruan jartzeko.
- Planaren aplikazioari eragiten dioten erabaki zehatzak batera hartzea.
- urratsaHitzartutako proposamenak ikastetxean izan duen aplikazioaren jarraipena.
- Erabakitako jarraipenaren aurreikuspena egitea, eta harremanak izatea posta elektronikoz, telefono bidez edo ikastetxean bilerak eginez, zer behar adierazi diren.
- Proposamenak egitea, hasita daudenak behar den neurrian osatzeko edo bideratzeko.
AMAIERAKO FASEA
Xedea da jokabide taldeak ikasturtean zehar ikastetxean izandako jarduketa pixkanaka ixtea.
- urratsaJokabide taldeak emandako laguntza desagertzea.
- Izan diren harremanak gutxitzea, eta emandako laguntzaren kentze proportzionatua bermatzea.
- urratsaIkasturtean zehar izandako esku hartzean jarraitu den prozesuaren azterketa.
- Esku hartzearekin lotura garrantzitsua izan duten ikastetxeko eta jokabide taldeko profesionalen artean, azken iritzi trukea egitea.
- Batera egin duten lanaren alderdi onak eta hobe daitezkeenak aztertzea.
4. Programa ezartzea
Esku-hartze hauetan, ikasle jakin batek dituen beharrei erantzuteko proposatu diren jarraibide eta teknikak, abian jarriko badira, jokabide taldeko profesional batek ikastetxera bertaratu beharra du. Helburua da ikasle horien ardura duten irakasleei laguntza ematea aurrez ikusitako hezkuntza estrategiak praktikan jartzeko orduan, bereziki estrategia horiek irakaslanera modelatzeari eta moldatzeari dagokionez.
Kontuan hartuta esku hartzeko modalitate hau abiarazita dauden beste modalitate batzuen areagotzea dela pentsa daitekeela, dagozkion urratsak deskribatzean ulertzen behar da aurrez egindako beste urrats batzuen jarraipena direla.
HASIERAKO FASEA
Aplikatzen ari den esku hartze modalitateari dagokiona.
GARAPEN FASEA
- urratsaIkastetxean ezartzeko plana diseinatzea.
- Bilera bat izatea ikastetxeko profesionalen eta eskaerari lotutako jokabide taldeko profesionalen artean.
- Egindako jarduera programako prozedura eta jarraibideei dagokienez, zehaztea haietako zein izan daitezkeen presentziazko modelaketa eta/edo moldekatze baten xede.
- Ezarpen plana zehaztea.
- urratsaPrestaturiko ezarpen plana garatzea.
- Ezarpen planean aurreikusitako prozedura eta jarraibideen presentziazko modelaketa eta/edo moldekatzea.
- Bilerak izatea zerikusia duten profesionalen artean, egoerak izandako bilakaeraren arabera, zer egin den aztertzeko, ebaluatzeko eta erakusteko ikastetxeko profesionalei.
- urratsaIkastetxean ezarritako prozeduren eta jarraibideen orokortzearen eta aplikazio autonomoaren jarraipena.
- Harremanak izatea posta elektronikoz, telefono bidez edo ikastetxean bilerak eginez, zer behar adierazi diren.
- Proposamenak egitea, hasita daudenak behar den neurrian osatzeko edo bideratzeko.
AMAIERAKO FASEA
Aplikatzen ari den esku hartze modalitateari dagokiona.
BEEHAKETA
Informazioa biltzeko teknika hau egoera jakin batzuetan aplikatzen da, zeinetan justifikatuta dagoela ematen baitu behaketa naturala egitea, jokabide taldeko profesional bat ikasgelara eta/edo ikastetxeko hezkuntza guneetara joanda, ebaluazio tekniko egokia egiteko.
Hortaz, eta kontuan hartuta esku hartzeko prozesuaren zati bat dela, modalitatea edozein izanda ere, dagozkion urratsen deskribapena kasuan kasuko modalitateari dagozkionekin osatzen da.
HASIERAKO FASEA
Aplikatzen ari den esku hartze modalitateari dagokiona.
GARAPEN FASEA
- urratsaInformazioa biltzea, eskabidean emandakoaren osagarri, eta elkarlanerako testuingurua ezartzea.
- Bilera bat izatea ikastetxean orientatzailearekin, non behaketa protokoloa ematen baitzaio.
- Behin-behineko behaketa plana erabakitzea.
- urratsaEskariari lotutako jokabide taldeko profesionalek behaketarako azken plana diseinatzea.
- Behatu beharreko egoerak hautatzea eta behaketarako azken plana diseinatzea.
- Diseinaturiko planaren berri ematea ikastetxeko orientatzaileari.
- urratsaAurreikusitako behaketa plana garatzea.
- Aldez aurretik ikuskatzea ikastetxeko guneak, eta behatuko diren arloen ardura duten irakasleekin elkartzea, iritziak trukatzeko.
- Behaketak berak egitea, eta idatziz jasotzea egoera bakoitzari buruzko informazio adierazgarria.
- urratsaLortutako informazioa aztertzea.
- urratsaEskuz idatzitako informazioa dokumentu espezifiko batean jasotzea.
- urratsaIkastetxeari ematea behaketan lortutako informazioa.
AMAIERAKO FASEA
Aplikatzen ari den esku hartze modalitateari dagokiona.
APLIKATU BEHARREKO MODALITATEA ZEHAZTEA
Jokabide taldeak ikastetxeei eman beharreko laguntza mailari dagokionez, kasuaren larritasuna kontuan hartuko da, bai eta ikastetxe eskatzailean ordura arte egindako aurretiazko esku hartzea ere.
Esku hartzeko oinarria izandako beharren bilakaeraren arabera, jokabide taldeak erabaki dezake bere laguntza handiagoa edo txikiagoa izatea. Horretarako, esku hartzeko zer modalitate erabili erabakitzean, eta oinarritzat hartuta dokumentu honetako III. atalean (“Esku hartzeko irizpideak”) bildutako irizpideak, komeni da honako hauek ere egitea:
- Lehenestea, egoki eta eraginkortzat jotzeaz gain, ikaslearendako normalizazio mailarik handiena bermatzen duena.
- Ikastetxearen inplikaziorik handiena eragiten duen eta dauzkan giza eta antolaketa baliabideak errentagarri bihurtzen dituen modalitatea hautatzea.
- Modalitateen aktibazioa mailakatzea, intentsitate handienekoak erabiltzeko, soil-soilik beste konponbide batzuk argi eta garbi aski ez izanez gero, edo ez direla aski izanen aurreikusiz gero.
- Ikastetxe berak errepikatzen dituen eskaerei ez erantzutea, eta ikastetxeko profesionalei autonomia handiagoa ematen dieten intentsitate apalagoko laguntza mailak eskaintzea.
- Kontuan hartzea zer esperientzia profesional duten orientatzaileak eta ikasleaz arduratzen den irakasle taldeak.
Era berean, kontuan hartzea jokabide taldeak zenbat esku hartze dituen abiarazita edo, aurreikusten duenaren arabera, izan ditzakeen erantzuna emanen den aldian zehar.