SISTEMA ERAGILEKA BERAK DITUEN BALIABIDEAK
Erabilerraztasuna
(ibilbideak: Hasiera/Programak/Osagarriak/Erabilerraztasuna)
- Utilitateen administratzailea
- Ikonoen handitzailea
- Erabilerraztasunerako laguntzailea premien arabera: ikusmena, entzumena edo motrizitatea.
- Teklatua pantailan.
(ibilbideak: Hasiera/Ezarpenak/Kontrol-panela/Erabilerraztasun-aukerak)
- 2 edo 3 teklaren aldibereko pultsazioa simulatzea, tekla horiek era sekuentzialean sakatuz.
- Luzaro sakatzearen ondorioz teklak errepikatzea saihestea.
- Sagua zenbakizko teklatuaren bidez simulatzea.
Klik bakarra
Zabaldu karpetak eta egikaritu programak klik bakar batez.
Hasiera/Ezarpenak/Kontrol-panela/Karpeta-aukerak
Ahotsa ezagutzea
Windows Vistak, Windows 7k eta Windows 8k mikrofono bidez irakurritako testua testu idatzi bihurtzen dute.
.
Zenbakizko teklatuak saguarekin ordeztea
Hasiera/ezarpenak/kontrol-panela/erabilerraztasun-zentroa/ Saguaren_erabilera_erraztea/ saguaren_teklak_konfiguratzea
Tekla bereziak konfiguratzea
Sakatu teklatuko metodo laburtuak (Ctrl+Alt+Supr, adibidez) teklak banan-banan sakatuz.
Hasiera/ezarpenak/kontrol-panela/erabilerraztasun-zentroa/tekla_bereziak_konfiguratzea
TEKLATU EGOKITUAK
Kontzeptu taula
Taularen gainaldean txantiloiak jartzen dira, programetan eta curriculumeko hainbat jardueratan erabiltzeko letra, zenbaki, irudi eta abarrekin
.
Qwerty teklatuaEdozein ordenagailuk dakarren erabilera arrunteko teklatua da
Ergonomikoki egokitutako teklatuak
Erabiltzailearen beharretara ergonomikoki egokitzen dira.
Sagudun teklatua
Sagua txertatuta duen teklatua da
Plastikozko teklatua
“Busti ezazu” silikonazko teklatu malgua. Muturreko erabilerarako teklatua. Goi kalitateko gomaz eginda dago eta bizitza asko erraztuko dizu: Gogorra, apurtezina eta praktikoa da. Ura jasaten du, isila da, gordetzen ahal da…
Bigkeys teklatua
Tekla handidun teklatu sinplifikatua. Mugitzeko arazoak, esku dardaratiak, dislexia edo beste urritasun batzuk dituzten pertsonentzat da. Horrez gain, tresna egokia da alfabetoa ikasten ari diren eta teklatuan arreta jartzeko arazoak dituzten haurrei laguntzeko.
Haurtxoentzako teklatuak
0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako programa hezigarriak dakartzan 3 CD datoz teklatuarekin.
Karkasak eta estalkiak
Normalean metakrilatozkoa den egitura hau teklatuaren gainean jartzen da, ikasleak nahi gabeko mugimendu baten bidez bi tekla batera sakatzea ekiditeko.
Teklatuaren egokitzapena
Teklatuaren egokitzapen hau Iruñeko Salestarren Lanbide Heziketa Zentroan sortu zuten NHBBZko Mugimenekoen Taldea lagun zutela.
Virtual Key Board 3.0
Saguaren bidez teklatua erabiltzea eta testu igarlea
.
Ukipen pantailak
Eskua erabiliz sistema erabiltzeko aukera ematen du. Adibidea: “all in one” ordenagailua”
.
Mikroteklatua
Teklatu hauek oso erabilgarriak dira mugikortasun gutxitua duten pertsonentzat edo esku bakar batez erabiltzeko
.
Teklatuaren egokitzapena
Tecla-2 programakoek (ONCE) sortutako teklatua egokitzeko koloretako txantiloiak.
.
Sagu egokitua
Sakagailudun sagu egokitua.
Joystick
Ohiko saguaren ordezko gailua; aukera ematen du errazago maneiatzen den gailu batekin programa guztiak erabiltzeko.
.
Ratón Joystick OPM-200
Ohiko saguaren ordezko gailua; aukera ematen du errazago maneiatzen den gailu batekin programa guztiak erabiltzeko.
.
Minisagua
Haurrentzako sagu txikia da.
BJOY Chin-ek kokotsaren mugimenduaren bidez ordenagailua modu eroso eta zehatzean kontrolatzeko aukera ematen du.
.
Trackball sagua
Erabilgarria da mugimendu zabalak egin ezin dituzten erabiltzaileentzat.
TOUCHPAD sagua
Alfonbratxo motako kanpo sagua, ordenagailu mugikor gehienek dutenaren antzekoa. USB konexioa ere badu.
MouseJoystick (Fressa)
Sagua joystick-aren bidez kontrolatzeko
.
IR-data 2000 interfazea ordenagailua erabiltzeko esku libreko sagua da, buruaren mugimenduen bidez maneiatzen dena. Buruaren mugimendu arinak kurtsorearen mugimendu zehatz bihurtzen ditu, eta ordenagailua modu eraginkorrean eta naturalean kontrolatzeko aukera ematen du.
.
Web kameraren eta aurpegiko mugimenduen bidez, kurtsorea nahi den norabidean mugitzeko aukera ematen du.
.
Eye Tracking teknikan oinarritutako sistema honek ordenagailua begien mugimenduen bidez kontrolatzeko aukera ematen du. Askotariko aplikazioekin bateratzen ahal da Komunikazioko tresna Handigarri eta Alternatibo (KHA) gisa erabiltzeko. Begiradaren bidez ordenagailua erabat kontrolatzea ahalbidetzen du, eta, hala, komunikazioa indartzen da.
Intelligaze
Begiradaren jarraipenaren bidez saguaren mugimendua kontrolatzeko aukera ematen du. Apropos-aproposa da mugikortasun oso mugatua duten pertsonentzat.
Intelly gaze-ek abantaila handi bat du beste sistemekin alderatuta: erabiltzaileak ordenagailua erabiltzeko egin behar duen ahalegina gutxitzen duela, erabiltzaileak egin behar duen gauza bakarra begirada pantailan zehar mugitzea baita.
Mugimendu desgaitasun larria duten eta ohiko sagu bat erabiltzeko zailtasun handiak dituzten pertsonentzat sortutako aplikazio informatikoa da. Hala, helburu nagusia ordenagailuko sagu fisikoa pertsona bakoitzaren ezaugarri indibidualei egokituriko beste gailu batzuen (teklatua, sakagailua edo mikrofonoa) bidez kontrolatzea da.
TechFilter
Eskuetako dardara galarazten duen sagua
.
Sakagailuak
Ukimenaren edo sakaduraren bidezkoak
Sakatzeko ahalmena duen gorputzeko edozein atalen bidez ordenagailua erabiltzeko aukera ematen du.
.
Jelly Bean Twist
Ukimen zein entzumen atzeraelikaduraren bidezko sakagailu borobilak. Erraz aldatzen ahal diren 4 karkasa desberdin (bakoitza kolore batekoa) dakartza, sakagailua pertsonalizatzeko edo momentu horretan egiten ari zaren jarduerari egokitzeko
Oinpeko sakagailua
Erresistentzia handiko sakagailu laukizuzena. Golpe handiak jasateko diseinatuta dago, adibidez, zapaltzeak. Oinekin erabiltzeko aproposa
.
Presio erregulagarria duen sakagailua.
Presioaren bidez erabiltzeko sakagailu txikia. Erlaitz irristagarri bat du atzealdean, sakagailua aktibatzeko zenbateko presioa beharko den erregulatzeko balio duena
Putzaren bidezko sakagailua
Putzaren edo arnasgoraren bidezko kommutadore sinple hau oso egokia da goialdeko edo behealdeko gorputz adarretan eta are buruan mugikortasun arazo larriak dituzten erabiltzaileentzat
.
Mingainaren bidezkoa
Mingainaz sakatu behar da ordenagailua erabiltzeko.
.
Soinuen bidezkoa
Mikrofonoaren bidez fonema bat igortzen da eta, ondorioz, klik-a aktibatzen da
.
Hagatxoen bidezkoa
Kommutadoreak bigungarriz estalitako 11 cm-ko hagatxoa du, eta hagatxo hori edozein norabidetan mugituta, kommutadorea aktibatu egiten da.
.
Eusteko sistema duen kommutadorea
Kit horrek ziurtatzen dizu kommutadorea beti egonen dela erabiltzaileari komeni zaion posizioan.
Beso artikulatuak kommutadorea aulki edo mahaien gainean era iraunkor eta seguruan muntatzeko aukera ematen du.