NHBBZ

  • Euskara
    • Español
  • Informazio
    • Taldearen osaera
    • Eginkizunak
    • Esku hartzeko esparrua
    • Eskuhartze irizpideak
  • AUTISMOAREN ESPEKTROKO NAHASMENA
    • Autismoaren Espektroko Nahaste definizioa
    • Asociaciones y Federaciones relacionadas con TEA
  • Ebaluaketa Psikopedagogikoa
    • Evaluación
    • Pruebas de evaluación trastorno del espectro autista
  • Heziketa erantzuna
    • Eskolatzea
    • Ezkuhartze procesua
  • Kontaktua
  • Baliabideak
Hemen zaude: Hasiera / Hezkuntza premia berezien arretarako / AUTISMOAREN ESPEKTROKO NAHASMENA / Heziketa erantzuna / Eskolatzea / Eskolatze-modalitateak / Landa eremuko hezkuntza bereziko ikastetxeez kanpoko ikasgela alternatiboak (IA).

Landa eremuko hezkuntza bereziko ikastetxeez kanpoko ikasgela alternatiboak (IA).

EZAUGARRIAK

Antolaketa neurri bat da, Hezkuntza Departamentuak proposatutakoa. HPBak dituzten ikasleei zuzenduta dago, hezkuntza bereziko zentroetatik urrun bizi badira eta hezkuntza bereziko modalitatean eskolatuta badaude.

IKASLE HARTZAILEAK

Desgaitasun psikiko larriarekin, sakonarekin edo askotariko desgaitasunarekin lotutako HPBak dituzten ikasleak, hezkuntza bereziko modalitatean eskolatuta badaude landa eremu edo barruti bereko ikastetxe arrunt batean.

SARTZEKO MODUA

&&&&&& Ikasgela horietan sartzeko, hezkuntza bereziko ikastetxearen modalitatea finkatzen duen txostena egin behar da, honako hauetan jasotzen den prozedurari jarraikiz: Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautzen duen ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduaren  13. artikulua (“Eskolatzea”), eta NHBBZren “HPBak dituzten ikasleak eskolatzeko informazioa eta orientabidea” izeneko dokumentua.

Matrikula eskatuko da ikasgela duen ikastetxean, behin eskolatze batzordeak horren aldeko txostena eman duenean.

ERREFERENTZIAZKO ARAUDIA

  • 93/2008 Foru Agindua, ekainaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautzen duena.
  • NHBBZren “HPBak dituzten ikasleak eskolatzeko informazioa eta orientabidea” agiria

ANTOLAKETA

Ikasgelako giza baliabideak dira PT irakasle bat, talde baten tutoretza lana egiten duena, eta zaintzaile bat. Beste profesional batzuek ere esku hartzen ahal dute: ikastetxeari esleitutako Entzumena eta Hizkuntza arloko irakaslea, eta, mugitzeko desgaitasunarekin lotutako premiak daudela hautematen bada, fisioterapeuta batek ere esku hartuko du.

Ikasgelako ratioa 3 ikasletik 5era bitartekoa da, dituzten beharren arabera. Haur Hezkuntzako 2. zikloan (3-6 urte) eta oinarrizko etapan (6-16) eskolatzen dira.

CURRICULUMA

Ikasgela hauetan eskolatzen den ikasleendako curriculum proposamena hezkuntza bereziko ikastetxeetan haur eta oinarrizko etapetarako izaten denaren antzekoa da. Curriculum proposamen horren oinarri dira Lehen Hezkuntzako curriculumean finkatutako gaitasunak (helburuak eta edukiak), Haur Hezkuntzako etapako helburuak eta edukiak ere sartuta, ikasleen beharren arabera.

Buscar

Tabla de contenido

  • EZAUGARRIAK
  • IKASLE HARTZAILEAK
  • SARTZEKO MODUA
  • ERREFERENTZIAZKO ARAUDIA
  • ANTOLAKETA
  • CURRICULUMA

NHBBZ

Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa
Tajonar 14B Kalea
31006 Iruña
creena@educacion.navarra.es
TEL 848 431 230
FAX 848 431 250

Kontaktua
Liburutegia 848431246

@ Hezkuntza Departamentua

Santo Domingo kalea Z/G
31001 Iruña
T 848 42 65 00
F 848 42 60 52

Copyright © 2021 · Executive Pro Theme para Genesis Framework · WordPress · Hasi saioa