a) Hezkuntza-arreta egokia ematea etxean eriondo luzean dauden ikasleei, egoera horrek ekar dezakeen desfasea arintzeko.
b) Koordinazio bideak ezartzea ikasle eriaren arretan esku hartzen duten profesionalen, ikastetxearen eta etxeko hezkuntza-arretaren taldearen artean.
c) Komunikazio prozesua erraztea ikasleen eta erreferentziako ikastetxeen artean, tutoreen eta ikaskideen artean, besteak beste Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak erabiliz.
d) Aholkularitza eta babesa ematea eriondoan dauden ikasleen familiei.
e) Erraztea ikasle eriak ikastetxeetara itzultzea. Behar izanez gero, gutxinaka egin daiteke itzulera hori.