Punttuka.

inklusioa, ikaskuntza eta dibertimendua ikasgeletan

Punttuka bai tintaz eta bai braillez irakurri eta idazten ikasteko metodoa

Partekatzeko egindako materiala

Material honen sorrera aurretik, ikusteko desgaitasuna zuten D ereduko ikasleek, braille bakarrik irakaslearekin ikasi behar zuten, ikaskideekin partekatu gabe.

Punttukak, bestalde, aukera ematen du irakurtzen eta idazten ikasteko, lagunekin  partekatuz. Inor baztertu gabe. Materiala multisentsorialekin ikasteko metodo honek, fonemara hainbat bidetatik iristeko aukera ematen du: ukituz, ikusiz eta entzunez.

Punttuka sakonago ezagutu nahi duzu? Ikus ezazu bideo honetan.

NHBBZko ikusmen programak artisau erara Nafarroan egindako hezkuntza metodo inklusiboa.

Punttuka, euskarazko ikas metodoa da 34 kartilla ditu, letra eta fonema guztiekin. Olerkien liburua eta hainbat elementu multisentsorial baditu, ikasleek ikusmenaz, ukimenaz eta entzumenaz ikas dezaten.

Ezagutu bideo honetan nola egin dugun Punttuka hiru urtetan zehar.

Punttuka ikasteko metodoari buruzko informazio gehiago nahi izatekotan eta zure gelan nola erabil dezakezun jakin nahi baduzu, bete inprimaki hau: