ZALANTZARIK? IRAKURRI ETA GALDETU
Irakasle batek prestakuntza-ikastaro bat baino gehiago egin al dezake beste irakaslerik ez badu parte hartu nahi?
Nahiz eta komenigarria den jarduerak zentroko irakasle guztientzat zabalik egotea, jarduera zehatz bat egiteko interesa duen beste inor ez badago, irakasle berak jarduera batean baino gehiagotan parte hartu ahal izango du.
Zentro batera doan pertsona beti berdina ez izatea gomendatzen dugu.
Jarduera baten iraupenari dagokionez, bidaia-egunak jardueraren eguntzat hartu behar ditugu?
Ez. Jarduera-egunetan sartzen dira harrera-zentroan egiazki eta jardunean egondako egunak. Bidaia-egunak gero gehituko dira, jarduera-egunetatik aparte.
Zer da NHBBZko ERASMUS+ Egiaztapenarekin mugikortasun-ekintza egitea?
Europako zentro batera edo gehiagotara joatea da, behaketa-bisitak egitera. Bisitaldi horien helburua hezkuntza inklusioaren arloan hobetzea da. Balio erantsia eman behar die mugikortasun-ekintzan parte hartzen duen ikastetxeari, Proeducar-Hezigarri sareari eta, eskuarki, Nafarroako hezkuntza sistemari.
Mugikortasun-ekintzek zenbat irauten dute?
Astebete edo bi aste.
Noiz jasotzen da mugikortasun-ekintzaren finantzaketa?
Hitzarmena sinatuta, CREENAk onartutako zenbatekoaren %100 sartuko du parte hartzen duen irakaslearen banku-kontuan.
Zer gastu-egiaztagiri aurkeztu behar da?
Bidaia-fakturak eta IKASTARO baten kasuan, prestakuntza ematen duen entitatearen faktura.
Zer dokumentazio aurkeztu behar da mugikortasun-ekintza EGIN AURRETIK?
- Hitzarmena (inprimakia bete)
- Ikaskuntza-hitzarmena (bete formularioa)
- Bidaia asegurua
Zer dokumentazio aurkeztu behar da mugikortasun-ekintzaren ONDOTIK?
- Bideo laburra
- Aurkezpena power point, google, canvas…
Hedapenari dagokionez, zer hartu behar da kontuan?
- Jarri programaren finantzaketa-logoa proiektuaren logotipoarekin batera zentro parte-hartzailearen webgunean, lehen orrialdean, ikusgai.(CREENAtik ematen da) Mantendu behar da, gutxienez, 2023-2024 bitartean.
- Jarri programen finantzaketa-logoa proiektuaren logoarekin batera zentro parte-hartzailearen webgunean, lehen orrialdean, ikusgai.(CREENAtik ematen da) Maintendu behar da, hainbat da, 2023-2024 bitartean. Mugikortasun-ekintzak egin dituztenei eskatzen ahal zaie hizlari aritzea.
- Zentroan bertan mugikortasunetik eratorritako esperientzia eta ikaskuntza partekatzea.
- Proiektua ikasleen, irakasleen, familien eta komunitateko kideen artean hedatzea. Solasaldien, familiekin egindako bileren, herriko erakunde adierazgarrien eta abarren bidez.
- Programari ahalik eta hedapenik handiena ematea sare sozialetan, prentsan eta abarretan.
- Hedapen orok proiektuaren logo ofiziala beharko du izan. (Partzuergoaren beraren logoa + EBko logoa → NHBBZk emanen ditu)
Nork antolatzen ditu joan-etorria eta egonaldia?
Ikastetxe bakoitzak berea kudeatzen du. Ikastetxeak erabaki dezake logistikako tramiteak mugikortasun-ekintza egin behar dutenek egitea edo tramite guztiak ikastetxeak berak egitea.
Nork erabakitzen du zein diren mugikortasun-ekintzarekin erdietsi nahi diren helburuak?
Mugikortasun-ekintzen helburuek bat egin behar dute NHBBZko proiektu egiaztatuaren helbururen batekin (ikus helburuen atala).
Zer gertatzen da ikastetxeek erabiltzen ez dituzten mugikortasun-ekintzekin?
Poltsa komunera itzultzen dira.
Egin daitezke mugikortasun-ekintzak Espainiako ikastetxeetara?
Ezin da mugikortasun-ekintzarik egin Espainiako beste ikastetxe batzuetan. Herrialde guztiak onartzen dira.
*Gune honetan erabilitako argazkiak irakasleek NHBBZri utzitakoak dira.
**Gune honetako ilustrazioak “Designed by Freepik”.
PROYECTO MOVILIDADES ERASMUS+ Acreditación 2021/2027 CREENA
CREENA Calle Tajonar 14, 31006 Pamplona/Iruña (Navarra)
+34 848431230
creena-erasmus@educacion.navarra.es