Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretako Programa Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabideen Zentroaren (CREENA) parte da. Zentro hori Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mende dago. Hiru jarduera-eremuk osatzen dute: ospitaleko hezkuntza-arreta (NOUko Haur eta Amen eraikineko 4. solairuan kokatzen dena), Ospitaleko Hezkuntza-Arreta Osasun Mentalean (PUOn eta haur eta nerabeen eguneko ospitalean kokatzen diren bi ikasgelek osatzen dutena) eta Etxeko Hezkuntza Arreta.





