Egokitzapen baldintzak
Hona zer ikusten ahal dugun bideo honetan: hezkuntza eremuetan itsutasuna eta ikusmen urritasuna duten ikasleak eguneroko egoeretara egokitzeko baldintzak hobetzeko hainbat modu.
Ikusmenaren estimulazioa
Ikusmen Urritasuneko Taldearen esku hartzea, ikusmen funtzioak garatzeko eta ikusmenaren funtzionalitatea hobetzeko sortutako ikusmenaren estimulaziorako programa sistematiko baten bitartez.
Ukimenaren garapena
Ikusmen Urritasuneko Taldeak ukimen aktiboa garatzen irakasten du, haur itsuak inguruko mundua esperimenta dezan, modu sistematiko batean. Hezkuntza bereziko zentroetan eskolaratutako ikasleen kasuan, ukimena garatzeko jardun hori zentzumen askoren estimulaziorako programa batean dago kokatuta.
Braille aurrebaldintzak
Hau ere ikusten da bideoan: jardueren sekuentzia bat, ikasle itsuak braille kodea ikas dezaten prestatzeko gaitasunak hobetzen dituena.
Braille irakurketa
Braille irakurtzen ikasteko prozesuaren faseen eboluzio sekuentzia erakusten da.
Braille idazketa
Braille idazten ikasteko prozesua; lehenik, erregeleten bitartez, eta ondoren, Perkins makinaz.
Eguneroko bizitzarako trebetasunak
Ikusmen Urritasuneko Taldeak eguneroko bizitzako trebetasunak lantzeko hezkuntza programak sortzen eta jartzen ditu martxan, ikastetxeetan aplika daitezen, ikasle itsuak ahalik eta autonomia handiena izatera iristeko.
Orientazioa eta mugikortasuna
Ikasle itsuek ikastetxeetan autonomiaz mugitzen ikasten dute, orientazio eta mugikortasunerako berariazko teknikei esker.
Ikusmen urritasunerako laguntza optikoak
Ikusmen Urritasuneko Taldeak determinatzen du ikusmen gutxiko ikasleek zer laguntza optiko behar dituzten, beren ikusmen mailaren arabera ikusizko informazioa ahalik eta hobekien jaso dezaten.
Tifloteknlogia eta IKTak
Bideo honetan ikusten da teknologia eta ikusteko desgaitasuna ez direla bateraezinak; alderantziz, teknologia beharrezkoa dela ikusmen arazoak dituztenendako, lanean informazioa jasotzeko eta autonomia garatzeko.
Aisia eta denbora librea.
Berdinekin partekatutako aisialdiko irudiak agertzen dira.