- Osagarritasun eta subsidiariotasun printzipioak errespetatuz esku hartzea, eta aukera ematea erantzun eraginkorra, mailaz mailakoa eta egokitua emateko zentroek egindako eskariei.
- Zentroekin elkarlanean aritzea ikasleen hezkuntza beharrei erantzuteko, eta, horretarako, esku hartzeko prestatutako eredua aplikatzea eta etengabe berrikustea.
- Taldearen barne funtzionamenduan eta zentroetan edo eragile diren beste erakunde batzuekin koordinatuta egin beharreko lanean lan sistematikoa egin ahal izateko tresnak eta dokumentuak hautatzea, sortzea, berrikustea eta biltzea.
- Elkarlanean aritzea Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentro (NHBBZ) osoa osatzen duten egiturekin, ardura berak dituztenekin koordinatzea, eta jokabide taldea gainerako talde, batzorde eta arloekin lotzen duten eginkizunak eta zereginak betetzea.
- Behar diren neurriak antolatzea, Hezkuntza Administrazioaren gainean dauden beste maila batzuetan egindako eskariei erantzuteko.