NHBBZ

  • Español (Gaztelania)
  • Euskara
  • Informazio
    • Aurkezpena c
    • Programaren osaera
    • Eginkizunak c
    • Esku hartzeko irizpideak c
    • Esku hartzeko ereduak C
  • JOKAERA
    • Esku hartzea c
    • Ebaluazioa c
    • Diagnostiko Batzuk
    • AFNH
  • Ebaluaketa Psikopedagogikoa
  • Hezkuntza erantzuna
    • Hezkuntza erantzuna
    • SITES
  • Kontaktua
You are here: Home / Hezkuntza beharrak / Jokabide taldea / Informazio / Esku hartzeko ereduak C / I. Oinarrizko printzipioak

I. Oinarrizko printzipioak

Dokumentu honetan adierazitako esku-hartze ereduaren oinarri diren fundamentu teorikoen abiapuntua hauek dira: ikaskuntzaren legeak, jokabidearen ikerketa jokabidearen testuinguruari lotuta gauzatzen duen psikologia korrontea, eta honako honek esku hartzeko berezko dituen planteamenduak: ikuspegi kognitibo-konduktualak. Egitura epistemologiko hau honako puntu hauetan laburbiltzen da:

  • Pentsatzen da ikergaia, esku hartzearen xedea, jokabidea dela, ulertuta azken hori jarduera behagarria, neurgarria eta funtzionalki aztergarria dela, subjektu bakoitza N=1 delako ikuspegitik, eta haren egungo adierazpenetan eta zirkunstantzietan oinarrituta.
  • Jokabide gehienak, moldagarriak zein moldakaitzak, printzipio eta mekanismo bertsuen bidez eskuratzen, mantentzen eta aldatzen dira, eta beraz, kasu guztietan ere berrikaste bat ezar daiteke , banakoengan egokitze maila hobeak garatzeko.
  • Inguruneak pertsonarengan duen eragina esperientziaz egiten dituen arreta, pertzepzio, interpretazio eta balorazio prozesuek zehazten dute, eta horrenbestez, prozesu kognitibo horiek gizabanakoak izanen dituen erantzun emozionalak, mugimenezkoak edo portaerazkoak zehazten dituzte.
  • Giza portaerak erantzun fisiologikoak, mugimenezkoak eta kognitiboak biltzen ditu, zeinak gizabanakoaren nortasunaren adierazgarri baitira, ingurumenarekin dituen harremanen bidez.
  • Errefortzua eta autoeraginkortasuna hautematen ditu subjektuak, eta horrek aurre egin behar dien egoeretan zer gaitasun sentimendu daukan zehazten dute.
  • Esku hartzeak inguruneari eragin behar dio , subjektuei beren portaerak hobeto egokitzeko gaitasuna ematen dieten egoerak sortzeko.
  • Tresna batzuk garatzen dira eredu kognitibotik: auto-jarraibideen erabilera, autokontrol eta garapen estrategiak eta pentsamendu arrazionalen erabilera, eta horiek guztiak zuzenean zuzentzen zaizkio subjektuari , tresnak izan ditzan portaera egokiagoa izaten laguntzeko.
  • Eredu honen abiapuntuan honako planteamendu hau dago: laneko hipotesiak egiaztatu egiten dira jokabidearen azterketa funtzionalaren bidez.
  • Esku hartzearen helburuak etengabe ebaluatzen dira , eta errealitatera egokitzen prozesuan zehar.

BILATU

CREENA/NHEBZ

Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa
Tajonar 14B Kalea
31006 Iruña
creena@educacion.navarra.es
TEL 848 431 230
FAX 848 431 250

Kontaktua
Liburutegia 848431246

SARE SOZIALAK

© Departamento de Educación

Santo Domingo kalea Z/G
31001 Iruña
T 848 42 65 00
F 848 42 60 52

enlace a la web de erasmus movilidades
enlace a la web inclusall

Copyright © 2025