Honako irizpide hauek kontuan hartu behar dira eskaera jakin bat aintzat hartu edo ez hartu erabaki behar denean:
- Behar bezala betea izatea esku hartzeko eskaeraeredua, eta eskaeraren ataletan behar adina informazio ematea, eskaeraren balorazioa zertan oinarritu izateko.
- Egindako eskaera zehatz hori indibidualaizatea.
- Aipatzen diren ikasleak ikastetxe arruntetan aritzea, eta jokabide moldakaitzak izatea, edo, bestela, egitura berezi batzuei atxikita dauden eta diagnosi kategoria psikiatrikoen berezko portaerazko nahasmenduak dituzten ikasleak izatea.
- Behar diren esku hartzeak gauzatzeko egiturak eta profesionalak eremu honetakoak baino ez izatea: hezkuntza eremukoak.
- Zerikusia izatea portaera moldakaitzekin, eta portaeron maiztasunak, iraupenak eta intentsitateak arreta espezializatua justifikatzea honako hauek direla eta:
5.1 Portaera hori dutenen osotasun fisikoa jartzea arriskuan , bai eta beste batzuena edo ingurukoena ere.
5.2 Portaera duen ikaslearengan edo ondorioak jasaten dituzten beste pertsona batzuengan barne eragin negatiboa izatea.
5.3 Nabarmen oztopatzea jarduerak ; zehazki ikaslearen edo ikaskideen hezkuntza prozesua bermatzeko xede dutenak.
5.4 Gizarte egokitzapena murriztea, eta ingurune normalizatuetan sarrera izateko aukera mugatzea.
- Berekin ekartzea egoera arazotsua kroniko bihurtzea edo larritzea, eta, egoera hori ondo bideratzeko, komeni izatea zentrotik kanpoko laguntza
- Uste izatea, beharrei erantzuteko zentroak hartutako neurriei dagokienez, balitekeela osatze tekniko espezializatua behar izatea, ikaslearen beharrei segurtasunez ekiteko behar adina baliabide ez izateagatik.
Eskaerei lehentasuna emanen zaie, kontuan hartuta betetzen dituzten ala ez honako irizpide hauek , lehentasunez esku hartzekoak baitira:
- Abiapuntutzat hartzea atal honen 5. puntuan aipaturiko portaerendako , laurendako, ezarritako ordena.
- Ikaslearen adingabetasuna aintzat hartzea, lehentasunak ezartzeko orduan.
- Eskaera egiteko arrazoi den ikaslearen anai-arrebek hezkuntza premia berezi esanguratsuak dituzten jakitea, bai eta familia inguruneko pertsonek arazo psikiatriko edo kognitiboak dituzten jakitea ere.
- Aztertzea beste eremu batzuen esku hartzea ; adibidez, sanitarioarena edo sozialarena.
- Aztertzea aurrerapen posibleek zer eragin izan dezaketen ikastetxea gainditzen duten inguruneetan..
- Gogoan hartzea zer jarduera dinamika duten ikastetxe eskatzailean dibertsitatearekiko arretari dagokionez, bai eta jokabide taldearen eskutik jasotzen dituzten laguntzak orokortzeko eta errentagarri bihurtzeko joerari dagokionez ere.
- Kontuan hartzea zer interes izan dezakeen jokabide taldearendako hezkuntza eremuko berrikuntza eta ikerketa