NHBBZ

  • Español (Gaztelania)
  • Euskara
  • Informazio
    • Programaren osaera
    • Eginkizunak
    • Esku hartzeko esparrua
    • Eskuhartze irizpideak
  • EZGAITASUN INTELEKTUALA
    • Adimen desgaitasunaren definizioa
    • Ezgaitasun intelektualarekiko erlazionatutako elkarteak
  • Heziketa erantzuna
    • Eskuhartze prozesua TEA
  • Ebaluazioa
    • Ebaluazio psikopedagogikoa
    • Ebaluazio psikopedagogikorako probak
  • Baliabideak
    • Berariazko Egiturak
    • Curriculum Bereziko Unitateak (CBU)
  • Kontaktua
You are here: Home / Hezkuntza beharrak / Psikikoen taldea / Informazio / Esku hartzeko irizpideak

Esku hartzeko irizpideak

Jarduera osagarria eta lagungarria:

Modu osagarri eta lagungarrian jardun behar da, ikastetxeetako HLUtik eta orientazio departamentutik orientatzaileak egiten dituen eskariei erantzuna emateko. NHEBZren esku hartzeak ikastetxeen baliabide arrunten eta sektorialen lagungarri dira, eta ez dituzte haiek ordezten.

Arretarako lehentasun ordena:

Oro har, taldearen esku hartze guztiak ikastetxeko orientatzailearekin adostuko dira; orientatzaileak helaraziko die informazioa HLUko eta orientazio departamentuko gainerako kideei eta parte hartzen duten gainerako profesionalei.

Ikastetxeko orientatzaileak honako hauen inguruan egindako eskariei erantzuten zaie lehentasunez:

  1. Ikastetxe arruntetako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako heziketa egiturak: Egokitzapen unitateak/Autismoaren Espektroko Nahasmenduak (AEN), taldekatzeak, hezkuntza bereziko ikastetxeekiko ikasgela alternatiboak (IA) eta Berariazko Curriculum Unitateak (BCU).
  1. Larritasun handieneko kasuak, dituzten premia bereziengatik honako egoera hauetako batean egoten ahal dira:
    • Hezkuntza bereziko modalitatean (ohi ez bezala ikastetxe arruntetan eskolatutakoak, edo hezkuntza bereziko ikastetxeetan eta/edo hezkuntza bereziko ikastetxeekiko ikasgela alternatiboetan).
    • Ikastetxe arruntaren modalitatean, egituretan (EU/AEN, BCU).
    • Ohiz kanpoko baliabideak behar dituzten ikasleak.
  1. Ikastetxeek honako hauekin lotuta egindako eskariak:
    • Eskolatze modalitatea aldatzea edo berrikustea.
    • Zaintzaile baliabidea eskatzea eta berrikustea.
    • Ikasleak egituretan sartzea.
    • Eskolatzearen hasiera.

Eskariari erantzuteko prozedurak zenbait komunikazio bide hartzen ditu barnean: koordinazioak ikastetxeekin, telefonoa, posta elektronikoa eta bilerak NHEBZn.

Psikikoen taldeak zenbait baliabide jarri ditu webgunean ikastetxeen eskura eta, horrez gain, gune birtualen sorrera sustatu du, materialak, esperientziak eta abar partekatu ahal izateko.

CREENA/NHEBZ

Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa
Tajonar 14B Kalea
31006 Iruña
creena@educacion.navarra.es
TEL 848 431 230
FAX 848 431 250

Kontaktua
Liburutegia 848431246

SARE SOZIALAK

© Departamento de Educación

Santo Domingo kalea Z/G
31001 Iruña
T 848 42 65 00
F 848 42 60 52

enlace a la web de erasmus movilidades
enlace a la web inclusall

Copyright © 2025