NHBBZ

  • Español (Gaztelania)
  • Euskara
  • Informazio
    • Programaren osaera
    • Eginkizunak
    • Esku hartzeko esparrua
    • Eskuhartze irizpideak
  • EZGAITASUN INTELEKTUALA
    • Adimen desgaitasunaren definizioa
    • Ezgaitasun intelektualarekiko erlazionatutako elkarteak
  • Heziketa erantzuna
    • Eskuhartze prozesua TEA
  • Ebaluazioa
    • Ebaluazio psikopedagogikoa
    • Ebaluazio psikopedagogikorako probak
  • Baliabideak
    • Berariazko Egiturak
    • Curriculum Bereziko Unitateak (CBU)
  • Kontaktua
You are here: Home / Hezkuntza beharrak / Psikikoen taldea / Heziketa erantzuna / Eskolatzea / Eskolatze-modalitateak / Landa eremuko hezkuntza bereziko ikastetxeez kanpoko ikasgela alternatiboak (IA)

Landa eremuko hezkuntza bereziko ikastetxeez kanpoko ikasgela alternatiboak (IA)

EZAUGARRIAK

Antolaketa neurri bat da, Hezkuntza Departamentuak proposatutakoa. HPBak dituzten ikasleei zuzenduta dago, hezkuntza bereziko zentroetatik urrun bizi badira eta hezkuntza bereziko modalitatean eskolatuta badaude.

IKASLE HARTZAILEAK

Desgaitasun psikiko larriarekin, sakonarekin edo askotariko desgaitasunarekin lotutako HPBak dituzten ikasleak, hezkuntza bereziko modalitatean eskolatuta badaude landa eremu edo barruti bereko ikastetxe arrunt batean.

SARTZEKO MODUA

Ikasgela horietan sartzeko, hezkuntza bereziko ikastetxearen modalitatea finkatzen duen txostena egin behar da, honako hauetan jasotzen den prozedurari jarraikiz: Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautzen duen ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduaren  13. artikulua (“Eskolatzea”), eta NHBBZren “HPBak dituzten ikasleak eskolatzeko informazioa eta orientabidea” izeneko dokumentua.

Matrikula eskatuko da ikasgela duen ikastetxean, behin eskolatze batzordeak horren aldeko txostena eman duenean.

ERREFERENTZIAZKO ARAUDIA

  • 93/2008 Foru Agindua, ekainaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautzen duena.
  • NHBBZren “HPBak dituzten ikasleak eskolatzeko informazioa eta orientabidea” agiria

ANTOLAKETA

Ikasgelako giza baliabideak dira PT irakasle bat, talde baten tutoretza lana egiten duena, eta zaintzaile bat. Beste profesional batzuek ere esku hartzen ahal dute: ikastetxeari esleitutako Entzumena eta Hizkuntza arloko irakaslea, eta, mugitzeko desgaitasunarekin lotutako premiak daudela hautematen bada, fisioterapeuta batek ere esku hartuko du.

Ikasgelako ratioa 3 ikasletik 5era bitartekoa da, dituzten beharren arabera. Haur Hezkuntzako 2. zikloan (3-6 urte) eta oinarrizko etapan (6-16) eskolatzen dira.

CURRICULUMA

Ikasgela hauetan eskolatzen den ikasleendako curriculum proposamena hezkuntza bereziko ikastetxeetan haur eta oinarrizko etapetarako izaten denaren antzekoa da. Curriculum proposamen horren oinarri dira Lehen Hezkuntzako curriculumean finkatutako gaitasunak (helburuak eta edukiak), Haur Hezkuntzako etapako helburuak eta edukiak ere sartuta, ikasleen beharren arabera.

Aulas Alternativas curso 22-23

CREENA/NHEBZ

Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa
Tajonar 14B Kalea
31006 Iruña
creena@educacion.navarra.es
TEL 848 431 230
FAX 848 431 250

Kontaktua
Liburutegia 848431246

SARE SOZIALAK

© Departamento de Educación

Santo Domingo kalea Z/G
31001 Iruña
T 848 42 65 00
F 848 42 60 52

enlace a la web de erasmus movilidades
enlace a la web inclusall

Copyright © 2025