IKASLE HARTZAILEAK
- EDU/849/2010 Agindua, martxoaren 18koa.
- artikulua. Eskolatzea
2. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, modu arrazoituan adierazten bada adimen desgaitasun larriaren edo sakonaren, pluriurritasunen edo garapenaren nahasmendu orokorren ondorioz behar dituzten heziketa laguntzari eta arreta bereziei ezin zaiela erantzun ikastetxe arruntetan aniztasunari erantzuteko ohiko neurriekin, hezkuntza bereziko ikastetxeetan edo horien ordezko unitateetan eskolatzea proposatuko da.
2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.
LEHEN ATALA Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak (74. artikulua Eskolatzea)
Ikasle horiek hezkuntza bereziko unitateetan edo ikastetxeetan eskolatzen ahalko dira hogeita bat urteko adinera bitartean, betiere, ikastetxe arruntek aniztasunarekiko arretarako hartzen dituzten neurrien esparruan ikasle horien premiei erantzun ezin bazaie”.
ANTOLAKETA
- EDU/849/2010 Agindua, martxoaren 18koa.
26 artikulua. Irakaskuntzen antolaketa hezkuntza bereziko ikastetxeetan eta unitateetan.
- Oro har, hezkuntza bereziko ikastetxeetan eta unitateetan oinarrizko hezkuntza egokitua emanen da, eta, behin hori finkatutakoan, norberaren autonomia, gizarteratzea eta laneratzea, eta, azken finean, ikasleen bizi kalitate hobea lantzera bideratutako prestakuntza espezifikoa.
- Oinarrizko hezkuntza egokituak hamar urteko iraupena izanen du. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak legeak oro har finkatutako adinetan eskolatuko dira (hasi eta bukatu), eta irakaskuntza arruntean finkatutako eskolatze luzapen berak izanen dituzte. Ziklotan antolatuko da, eta horiek izanen dira irakaskuntza antolatzeko eta planifikatzeko unitateak, ikasleen eta ikastetxearen ezaugarriak kontuan hartuta betiere.
- Oinarrizko hezkuntza egokitua bukatutakoan, bi urteko prestakuntza emanen da, hirura luzatzen ahalko dena ikaslearen hezkuntza prozesuak hala eskatzen badu, Agindu horren 25.4 artikuluan finkatutako mugari eragin gabe.
CURRICULUMA
- EDU/849/2010 Agindua, martxoaren 18koa.
- artikulua. Curriculum proposamena hezkuntza bereziko ikastetxeetan eta unitateetan.
Ikastetxe eta unitate horietako curriculum proposamenak, oinarrizko hezkuntza egokituan, oinarrizko hezkuntzarako jakintza arlo guztietan finkatutako helburuak, oinarrizko gaitasunak eta curriculum edukiak hartuko ditu oinarri, ikasleen beharrekin bat. Halaber, irakaskuntza horretako jakintza arloak edo irakasgaiak barnean hartzen dituzten garapen esparruetan berregituratzen ahalko da curriculum proposamena. Edonola ere, eskolatzearen azken urteetan, gizarteratzearekin eta laneratzearekin lotutako gaitasunak landuko dira bereziki.
Oinarrizko hezkuntza egokituaren ondorengo prestakuntzaren xedea izanen da ikasleen autonomia pertsonala eta gizarteratzea lantzea. Lanerako orientabidearekin eta lanerako prestakuntzarekin lotutako osagaiak ere izaten ahalko ditu, gerora ingurune eta jarduera jakinetan parte hartzeko gai izan daitezen.
Ikastetxe arruntetako hezkuntza bereziko unitateetan, ikastetxe horietako hezkuntza proiektuetan jasoko dira unitate horiei dagozkien alderdiak, eta ahalegina eginen da unitate horietan eskolatutako ikasleek ikastetxeko jardueretan ahalik eta parte hartze handiena izateko.
- Hezkuntza bereziko ikastetxeek, beren curriculum proposamena prestatzeko, ikasleen hezkuntza premia berezietara egokituko dute curriculum ofiziala, eta talde eta ikasle bakoitzarentzat hautemandako premiak asetzen direla bermatuko dute eta hezkuntza esperientzietan ikasleen autonomia sustatuko.
- Curriculum proposamenak ikasle guztien garapen eta prestakuntza osoa bultzatuko du, haien bizi kalitatea hobetzeko, eta gizarte eta lan arloetako egoera eta jarduera ahalik eta gehienetan parte hartzeko gai izan daitezen, betiere, bermatu beharko da garapen eta sozializaziorako beste testuinguru batzuetarako trantsizioa, ahalik eta modu egokituenean eta eraginkorrenean. bermatu ere
- Estrategia metodologikoetan, kontuan hartuko dira ikaslearen pentsamendu prozesuak, baita irakaslearen esku-hartzea ere prozesu horretan. Elkarreragina eta komunikazioa sustatzen dituzten jardueretan oinarrituko da ikaskuntza, eta ikasleen eguneroko bizitzarekin lotura handia duten esperientzien bidez gauzatuko da, ikaskuntza adierazgarria eta eraginkorra izan dadin, eta benetan barneratu dezaten.
- Ikastetxeko irakasle guztiek parte hartuko dute curriculum proposamenean, zuzendaritza taldeak koordinatuta. Koordinazio pedagogikorako batzordeak antolatuko eta dinamizatuko du prozesua, eta hark erabakiko du zer lankidetza komeni den gainerako irakasleekin eta baliabideekin, hezkuntza orientabideko zerbitzuekin, hezkuntza programen unitatearekin eta hezkuntza ikuskaritzarekin.
- Curriculum proposamena planifikatzeko, lantzeko eta ebaluatzeko prozesuan, hezkuntza orientabideko zerbitzuek aholkuak emanen dizkiete, irakaslana koordinatzeko organoen bidez, ikastetxeetako irakasleei. Hezkuntza orientabide horrek lotura izanen du, baita ere, ikasleen irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuekin eta tutoretza ekintzarekin, ikasleen autonomia pertsonala, gizarteratzea eta laneratzea eta bizi kalitatea lantze aldera.