- NHEBZko liburutegia erabiltzen ahalko dute hezkuntza arloan lan egiten duten 18 urte baino gehiagoko pertsonek eta irakaskuntza, pedagogia eta psikopedagogiako ikasleek.
- NHEBZko material bibliografikoa maileguan hartu ahal izateko, erabiltzaile gisa izena eman beharko da aldez aurretik.
- Erabiltzaile bakoitzak gehienez ere bi proba psikotekniko eta hiru material bibliografiko edo multimedia (CD-DVD) hartzen ahalko ditu maileguan.
- Aldizkariei dagokienez, erabiltzaileek liburutegiko aretoan kontsultatzen ahalko dituzte. Aldizkariak ezin izanen dira mailegatu.
- Material guztiak kontsultatzen ahalko dira liburutegiko aretoan.
- Maileguak 15 egun naturalekoak izanen dira, eta denbora kontatzen hasiko da liburutegiko langileak erabiltzaileari materiala hartzen ahal duela esaten dionean
- Salbuespenez, zenbait proba psikoteknikoren kasuan, mailegatze denbora astebetekoa izanen da, eskari handia dela eta.
- Mailegua astebetez luzatzen ahalko da, baldin eta beste profesional batzuek eskatu ez badute eta itxaron zerrendarik ez badago; liburutegiko langileek hori hala dela egiaztatuko dute aurretiaz.
- Materialaren mailegua zein erabiltzaileren izenean erregistratu den, bada erabiltzaile horren erantzukizuna izanen da bermatzea materiala ongi erabili eta zaintzen dela mailegu aldi osoan.
- Proba psikopedagogikoakNafarroako ikastetxe publiko eta itunduetako orientatzaileei mailegatuko zaizkie. Hizkuntzaren alorreko probak Entzumen eta Hizkuntzako maisu-maistrei ere mailegatuko zaizkie.
- Proba psikopedagogikoak ez zaizkie erakunde pribatuei mailegatuko. Liburuen kasuan bai, horiek maileguan hartu ahal izanen dituzte
- Probak maileguan emanen dira soilik ikastetxeetan erabiltzeko, eta bertako ikasleekin. Probak erabiltzen badira ikastetxeko ikasleekin zerikusirik ez duten helburuetarako, edo beste espazio batzuetan, zehapena ezarriko zaio liburutegiaren erabiltzaileari eta, kasua bada, mailegua zein ikastetxeren izenean egin den, bada ikastetxe horri. Zuzenketei dagokienez, irizpide berari jarraituko zaio.
- Liburutegiko langileek proba psikopedagogikoak berrikusiko dituzte horiek itzultzen direnean, eta egiaztatuko dute probako elementu guztiak itzuli direla eta egoera onean daudela.
- Zenbait proba psikopedagogikotan erabileren araberako zuzenketak daude. Ikastetxe publiko eta itunduetarako, NHEBZk ordainduko ditu horien kostuak, betiere, 6 erabilera gainditzen ez badira proba eta orientatzaile bakoitzeko (bere bizitza profesionalean) . Erabilera gehiago behar direnean, ikastetxearen kargura erosiko dira.
- Erabileren araberako zuzenketa bi modu hauetan egiten ahalko da:
- Erabiltzaileak zuzenketa aurrez aurre eginen du liburutegiko ordenagailuetako batean.
- Erabiltzaileak mezu elektroniko bidez bidaliko ditu zuzenketa egiteko behar diren datuak. Liburutegiko langileek zuzenduko dute, eta emaitzak mezu elektroniko bidez bidaliko dizkiote. (Une oro gordeko da ikasleen konfidentzialtasuna).
- Proba psikoteknikoak eta maileguan emandako gainerako materialak liburutegian itzuliko dira, dagozkien egunetan.
- Mailegatutako edozein material berandu itzultzen bada, eta erabiltzaileari jakinarazi bazaio, hurrengo hilabetean maileguak jasotzeko eskubidea galduko da.. Itzulketa zenbat eta gehiago atzeratu, orduan eta denbora gehiagoan galduko da maileguetarako eskubidea.
- Materialak jaso bezala itzuli beharko dira (tolestu gabe eta oharrik, azpimarrarik eta abarrik gabe). Mailegatutako materiala galtzen edo hondatzen bada, mailegu berrietarako baimena galduko da edo materiala ordezkatu beharko da, edo bestela, ordaindu egin beharko da.
- Materiala ordezkatzen edo ordaintzen ez bada, maileguak eta kontsultak egiteko eskubide guztiak galduko dira, eta NHEBZko liburutegiko erabiltzaile izateari utziko zaio.
- Mailegu zerbitzuan ez da sartzen udako oporraldia, eta, beraz, material guztiak ekainaren 30a baino lehen itzuli beharko dira.
Erregelamendu hau 2023ko irailaren 1ean berrikusi eta onetsi du zentroko zuzendaritzak