NHEBZk egitura bikoitza du: arloak eta programak.
ARLOAK
AHOLKULARITZA ETA AKONPAINAMENDU ARLOA.
Irakasleei aholkularitza eta akonpainamendu teknikoa emateaz arduratzen da, bereziki ikastetxean bertan.
BERRIKUNTZA ARLOA
Arduratzen da aniztasunari erantzutearen arloko praktiketan eta ibilbideetan izandako aurrerapenak aztertzeaz eta sustatzeaz, bai eta hezkuntza komunitatearen prestakuntza premiak ezagutzeaz ere.
KUDEAKETA ARLOA
Hezkuntza Departamentuari aholkularitza emateaz arduratzen da, Departamentuak hala eskatzen duenean edo arloaren beraren ekimenez.
PROGRAMAK
- Inklusiorako ikastetxeak eraldatzeko eta ikaskuntzaren diseinu unibertsalerako (IDU) programa: programaren helburua da ikastetxeei aholkua ematea eraldatzen joan daitezen eta, ikasgelako programazioetatik abiatuta, ikasle guztiei hezkuntzak erantzuna ematea.
- Hezkuntza-premia berezien programa: ikastetxeei aholkua emanen die hezkuntzako laguntza eta arreta espezifikoak diseinatzen, oztopoak dituzten ikasleen inklusioa errazteko; ikasle horiek desgaitasunak eragindako oztopoak dituzte eta horiek mugatzen dute haien sarbidea, presentzia, parte-hartzea eta ikaskuntza. Horretarako eskura izanen du hezkuntza bereziko ikastetxeen laguntza eta, orobat, bere esperientziarekin gainerako zentroen lana aberastuko du.
- Komunikazio programa: ikasleen komunikazio-konpetentzia guztiak garatuko ditu.
- Autonomia, irisgarritasun eta enplegu programa: helburutzat izanen ditu autonomia lortzea, ikasle guztiei ikaskuntza ingurune guztietan sarbidea eta parte hartzea erraztea eta lan munduan sartzen laguntzea.
- Jokabidearen programa: ikastetxeekin lankidetzan arituko da jokabide-arazoei aurre egiteko gai izan daitezen; arazo horiek berekin dakarte ikasleen erregularizazio eza larria.
- Arreta goiztiarreko programa: garapenaren zailtasunei aurre egiteko neurriak hautemanen ditu, haietan esku hartuko du eta proposatuko ditu, Haur Hezkuntzako lehen ziklotik hasita inklusioa bermatzeko hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei eta, orobat, Haur Hezkuntzako bigarren ziklora trantsizio inklusiboa errazteko.
- Ospitaleko eta etxeko arretarako programa: arreta emanen die ospitaleko ikasgelei eta eriondo dauden ikasleei haien etxeetan, ikasle guztiek hezkuntzarako duten eskubidea bermatzeko.