EGIAZTAPENAREN HELBURUAK
Partzuergoko erakundeetako ikastetxeetako eta NHBBZko irakasleek ikasleei emandako Esku-hartzearen Erantzuna (RTI, ingelesezko sigletan) hobetzea.
Ikastetxeetako irakasleen eta NHBBZko teknikarien gaitasun profesionalak hobetzea.
Profesionalak gaitzea orientazio inklusiboagoarekin, orokorragoarekin eta denboran iraunkorragoa izanen denarekin erakundeak eraldatzeko.
Ikastetxeko eraldaketa globalak bultzatu eta bideratzea, Ikaskuntzako Diseinu Unibertsaleko (IDU) ikuspegia duten hezkuntza-proiektu inklusiboak diseinatu eta garatu ditzaten.
Ikastetxeetan egindako antolamendu- eta egitura-aldaketen ondorioz, Nafarroan eskola- porrota eta eskola-uzte goiztiarra murriztea.
Derrigorrezko hezkuntza osoan, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen eskolatzea areagotzea ikastetxe arruntetan, eta Bigarren Hezkuntzan segregazio-egiturak murriztea.
Irakaslanean hezkuntza-jardunbide egokien erregistroa, dokumentazioa, trukea eta zabalkundea txertatzea.
Nafarroako araudiaren eguneraketa bultzatzea, hezkuntza-inklusioaren printzipioa garatzeko eta hori lortzeko beharrezkoak diren ekintza zehatzak adierazteko.
«Haur guztiek ikas dezakete, baina ez aldi berean, ezta modu berean ere.»
— George Evans
PROYECTO MOVILIDADES ERASMUS+ Acreditación 2021/2027 CREENA
CREENA Calle Tajonar 14, 31006 Pamplona/Iruña (Navarra)
+34 848431230
creena-erasmus@educacion.navarra.es