Egileak: Elena Aguilera Villalobos, Isabel Aracama Cobos. NHBBZko gaitasun handiko taldea. 2010-2018Egilekideak: Belén Marko Indurain, Alazne Goikoetxea Garate. NHBBZko gaitasun handiko taldea. 2018-2020Diego Jorajuria Elizondo, Bidari Juanena Aleman. NHBBZko gaitasun handiko taldea. 2020-2022LG NA: 310-2022ISBN: 978-84-235-3615-3Gero eta kezka handiagoa dago gaitasun handiez, hala gizartean nola hezkuntza-eremuan. Horrekin batera, gaur egun, badira hainbat eredu gaitasun handiak azaltzeko eta eredu bakoitzak bere ikuspuntua dauka gaitasun handien inguruan. Eredu horietatik hainbat ikuskera eratorri dira gaitasun handien identifikazioaz, ebaluazio psikopedagogikoaz, bai eta hezkuntzak eman beharreko erantzunaz ere.Egoera horretaz jabeturik, agiri honek proposamen irekia izan nahi du, etengabe berrikusteko modukoa, ikastetxeetan dauden era bateko zein besteko egoerak biltzen saiatu dena, NHBBZko Gaitasun Handiko taldeak jasotako egoerak, hain zuzen. Agiriak, halaber, familien Kezka bildu du haien seme-alabek ikastetxeetan jasotzen duten arretaz, eta bildu ere, lan ildoen eguneratze etengabea.Azken buruan, esparru-proposamen bat da eta tresna egokia izan nahi du, ikastetxeei hezkuntza-arreta jakin bat diseinatzen laguntzeko. Hezkuntza-arreta horrek:t Gainditu egin beharko ditu ikasle horien gaineko ikusgaitasun errealista oztopatzen ari diren uste okerrak, aurreiritziak eta estereotipoak.t Hizkuntza bateratu bat eman beharko die ikastetxeetako profesionalei gaitasun handiaren kontzeptualizazioaz.t Lan ildo bat ireki beharko du ikastetxeetan ikasle horiek izan ditzaketen premiei erantzuteko, haien potentzialtasunen ahalik eta garapenik handiena ahalbidetuta.t Egonkortasuna eman beharko die hezkuntza-neurri guztiei, bai eta jarraipena ere.DESKARGATU