NHBBZren esku-hartzeak ikastetxeen baliabide arrunt eta sektorialen lagungarri dira eta ez dituzte haiek ordezkatzen. Modu osagarri eta subsidiarioan jardungo da, ikastetxeetako HLUtik eta orientazio
departamentutik orientatzaileak planteatzen dituen eskariei erantzuna emateko.
Oro har, taldearen esku-hartze guztiak ikastetxeko orientatzailearekin zehaztuko dira; orientatzaileak informazioa helaraziko die HLUko eta orientazio departamentuko gainerako kideei eta parte hartzen duten gainerako profesionalei.
Entzumen taldeak laguntza eta aholkua eskaintzen dizkie entzumen desgaitasunekin loturiko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak dauden ikastetxeei.
Laguntza hori ematen da:
- Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Derrigorrezkoaren ondokoa ematen dituzten ikastetxeetan, publiko zein itunduetan.
- Lehentasunezko ikastetxe arruntetan eta taldekatzeak dituzten ikastetxe arruntetan.
- Entzumen desgaitasuna duten ikasleei erantzuna emateko ikastetxe berariazkoetan.
Lehentasunez atendituko dira:
1. Entzumen desgaitasunekin loturiko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak:
a. Lehentasunezko ikastetxeak eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe arruntetan dauden taldekatzeak.
b. Agertzen dituzten premia bereziengatik, lehentasunezko ikastetxe batean egon litezkeen entzumen desgaitasun kasuak, baina egoera pertsonal eta familiakoak direla-eta, beren eremuan eskolatu behar dutenak.
c. Ikastetxe arruntean eskolatuta dauden entzumen desgaitasun kasuak.
Esku-hartze guztiak prestakuntza eta aholku emateko dira eta ikastetxe arrunten autonomia sustatzen dute.
- Esku-hartzearen helburuak izanen dira:
- Laguntza ematea HPBak ebaluatu, baloratu eta identifikatzen.
- Eskolatzea orientatu eta planifikatzea.
- Hezkuntza erantzuna diseinatzen eta abian jartzen laguntzea.
- Entzumen desgaitasuna duten ikasleen eskolatze prozesuan laguntzea.
- Hezkuntza erantzunaren prozesuan laguntzea etapa aldatzean.
Eskariari erantzuna emateko prozedurak hainbat komunikazio bide hartzen ditu: telefonoa, posta elektronikoa, gune birtualak, bilerak NHEBZn eta ikastetxeari
bisitak.
- Bestelako jarduerak:
- Agiriak prestatzea eta informazioak, materialak eta esperientziak hedatzea.
- Familiari aholku ematen laguntzea.
- Taldearen jarduketa-eremuarekin loturiko profesionalei edo zerbitzuei laguntzea.
Entzumen taldeak hainbat baliabide jarri ditu webgunean ikastetxeen eskura eta, horrez gain, gune birtualak sortzea sustatu du agiriak, materialak eta informazioa trukatu ahal izateko.