NHBBZ

  • Español (Gaztelania)
  • Euskara
  • Informazio
    • Programaren osaera
    • Esku-hartze irispideak a
    • Taldearen eginkizunak ikastetxeetan
  • ENTZUMEN EZGAITASUNA
    • Definizioa
    • Ardatz diagnostikoak
    • Erakundeak
    • Sentsibilizazio solasaldia
  • Ebaluazio
    • Ebaluazio psikopedagogikoa
    • Entzumen trebetasunen ebaluazioa
    • Adierazle susmagarriak
    • PEALE
    • PIPE
    • Guía para la evaluación psicopedagógica
    • Evaluación psicopedagógica
    • Evaluación habilidades
  • Hezkuntza erantzuna
    • Eskolatzea
    • Estrategiak
    • Curriculumaren
    • Programak
    • Irakurriaren ulermeneko orientazioa
    • Orientación Comprensión lectora
  • Laguntza teknikoa
  • Baliabideak
    • Lotura interesgarriak
    • Material propioak
    • Bibliografia a
    • Dokumentuak
    • Erbi-ezpaina edota ahosabaiko pitzadura
  • Kontaktua
You are here: Home / Hezkuntza beharrak / HEZKUNTZA BEHARRAK / Informazio a / Taldearen eginkizunak ikastetxeetan

Taldearen eginkizunak ikastetxeetan

Ikastetxeetan egiten ditugun jarduketek izan behar duten izaera osagarri eta subsidiarioarekin bat, taldeak esku-hartzea antolatuko du ikastetxetik jasotako eskaeraren arabera eta entzumen galeratik eratorritako ondorioen larritasunaren arabera.

Entzumen desgaitasun  duten ikasleak eskolatuta dituzten ikastetxeekin taldeak burutu ditzakeen jarduketak ondokoak dira:

1.- HPBak ebaluatu, baloratu eta identifikatzen laguntzea 

  • Informazioa ematea ondokoari buruz:
  • Ikasleak duen entzumen urritasunaren balizko ondorioak.
  • Ikasle hauekin burutzen diren prozesu medikoak eta audioprotesikoak.
  • Entzumenaren, mintzamenaren eta ahozko eta idatzizko hizkuntzaren garapenaren alderdiak ebaluatzeko materialak.
  • Ikasle hauekin zer eta nola ebaluatu behar den aholkatzea, ikasleak garatu duen komunikazio modalitatearen, ahozko hizkuntzan duen gaitasunaren eta egiten ari den hezkuntza mailaren arabera.
  • Ikasle hauen ebaluazioan aholkatzea, ahozko hizkuntzan gaitasun eskasa baitute.

2.- Eskolatzea orientatu eta planifikatzea

Ikastetxeko orientatzailearekin batera lan egitea informazioa biltzen eta hezkuntza premia bereziak baloratzen, ondokoak zehaztu eta proposatzeko helburuarekin:

  • Egokiena den eskolatze modalitatea.
  • Ikasleak behar duen komunikazio modalitatea.
  • Ikasleak beharko dituen baliabide tekniko eta pertsonalak bere premia bereziei erantzun eta curriculuma bete ahal izateko.

3.- Hezkuntza erantzuna diseinatzen eta abian jartzen laguntzea

  • Ikastetxeari informazioa ematea entzumen urritasunaren ondorioei eta ikasleak komunikazio eta hezkuntza mailan behar dituen doikuntzei buruz.
  • Laguntzea curriculuma egokitzeko prozesuan eta jarduketen koordinazioan.
  • Entzumen eta Hizkuntzako irakasleei laguntzea beren esparruko berariazko edukien programazioan.
  • Ikasleei aholku ematea komunikazio estrategiak edo sistemak garatzean, berariazko metodologiak abian jartzean eta ebaluatzeko modu eta tresnak egokitzean.
  • Aholku ematea material didaktikoak ikaslearentzat eta ikasgelarako egokitu, erabili eta prestatzearen gainean.
  • Ikastetxeko orientatzaileari laguntzea ikasketen orientabidean.
  • Ikasleak selektibitateko probetan edo heziketa zikloetan sartzeko probetan parte hartzeko behar dituen egokitzapenei buruz aholku ematea.
  • Ikasgelarako eta entzumenaren errehabilitaziorako material teknikoa behar den baloratzea eta, beharrezkoa bada, mailegua kudeatzea.

4.- Logopedia eta hezkuntza esku-hartzerako berariazko planak diseinatzen laguntzea 

  • Ikaslearen irakasle taldeari aholku ematea komunikazio, metodologia eta curriculum egokitzapeneko estrategien gainean.
  • Entzumen eta Hizkuntzako irakasleei aholku ematea programazio eta esku-hartze logopedikoaren alderdien gainean. Modu intentsiboagoan Haur Hezkuntzako etapan, entzumenaren eta hizkuntzaren garapena sustatu eta estimulatzea izan behar baitute lehentasunezko helburuak.
  • Aldizka irakasleekin bilerak egitea jarduketak koordinatzeko, edukiak eta jarduerak hautatzeko, komunikazio sistema handigarriren bat abian jartzea errazteko, eta ikasleak behar dituen komunikazio doikuntzak eta metodologia egokitzapenak burutzeko.
  • Maileguz ematea taldeak egokituriko materiala, ikaslearekin lan egiteko eredu gisa.

5.- Ikaslearen eta diseinaturiko jarduketen jarraipena egiten laguntzea

  • Ikastetxeko orientatzailearekin koordinatzea eta ikaslea atenditzen duten profesionalekin bilerak egitea, ikaslearen eta diseinaturiko jarduketen eboluzioa ezagutzeko eta beharrezko informazioa emateko.
  • Hizkuntzaren eta curriculumaren jarraipena egiteko fitxak ematea, ikaslearen eta egiten diren jarduketen informazioa biltzeko.
  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapak bukatzean ebaluazio psikopedagogikoan aholku ematea, entzumen desgaitasun sakona izan eta ahozko hizkuntzan gaitasun eskasa agertzen duten ikasleen kasuan.
  • Aholku ematea Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapen barnean zikloa bukatzen duten ikasleen entzumen eta hizkuntza ebaluatzean.

6.- Agiriak prestatzea eta informazioak, materialak eta esperientziak hedatzea

Beharrak baloratu eta identifikatzeko, curriculum erantzuna diseinatzeko, hezkuntza esku-hartzerako eta jarraipena egiteko prozesuetan ikastetxeetako profesionalak informatu, aholkatu eta laguntzera bideratutako agiriak sortzea eta informazioak, materialak eta esperientziak hedatzea.

7.- Familiari aholku ematen laguntzea

Ikastetxeko profesionalei laguntzea komunikazio estrategien eta doikuntzen eta seme/alabaren hizkuntza eta hezkuntzaren garapenaren gaineko informazioa eta aholkua ematen.

 

CREENA/NHEBZ

Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa
Tajonar 14B Kalea
31006 Iruña
creena@educacion.navarra.es
TEL 848 431 230
FAX 848 431 250

Kontaktua
Liburutegia 848431246

SARE SOZIALAK

© Departamento de Educación

Santo Domingo kalea Z/G
31001 Iruña
T 848 42 65 00
F 848 42 60 52

enlace a la web de erasmus movilidades
enlace a la web inclusall

Copyright © 2025