Jarduera osagarria eta lagungarria:
Modu osagarri eta lagungarrian jardun behar da, ikastetxeetako HLUtik eta orientazio departamentutik orientatzaileak egiten dituen eskariei erantzuna emateko. NHEBZren esku hartzeak ikastetxeen baliabide arrunten eta sektorialen lagungarri dira, eta ez dituzte haiek ordezten.
Arretarako lehentasun ordena:
Oro har, taldearen esku hartze guztiak ikastetxeko orientatzailearekin adostuko dira; orientatzaileak helaraziko die informazioa HLUko eta orientazio departamentuko gainerako kideei eta parte hartzen duten gainerako profesionalei.
Ikastetxeko orientatzaileak honako hauen inguruan egindako eskariei erantzuten zaie lehentasunez:
- Ikastetxe arruntetako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako heziketa egiturak: Egokitzapen unitateak/Autismoaren Espektroko Nahasmenduak (AEN), taldekatzeak, hezkuntza bereziko ikastetxeekiko ikasgela alternatiboak (IA) eta Berariazko Curriculum Unitateak (BCU).
- Larritasun handieneko kasuak, dituzten premia bereziengatik honako egoera hauetako batean egoten ahal dira:
- Hezkuntza bereziko modalitatean (ohi ez bezala ikastetxe arruntetan eskolatutakoak, edo hezkuntza bereziko ikastetxeetan eta/edo hezkuntza bereziko ikastetxeekiko ikasgela alternatiboetan).
- Ikastetxe arruntaren modalitatean, egituretan (EU/AEN, BCU).
- Ohiz kanpoko baliabideak behar dituzten ikasleak.
- Ikastetxeek honako hauekin lotuta egindako eskariak:
- Eskolatze modalitatea aldatzea edo berrikustea.
- Zaintzaile baliabidea eskatzea eta berrikustea.
- Ikasleak egituretan sartzea.
- Eskolatzearen hasiera.
Eskariari erantzuteko prozedurak zenbait komunikazio bide hartzen ditu barnean: koordinazioak ikastetxeekin, telefonoa, posta elektronikoa eta bilerak NHEBZn.
Psikikoen taldeak zenbait baliabide jarri ditu webgunean ikastetxeen eskura eta, horrez gain, gune birtualen sorrera sustatu du, materialak, esperientziak eta abar partekatu ahal izateko.