- Zuzeneko arreta:
Esku-hartzea ikaslearekin: esku hartzeko proposamenak eta gelan behar diren materialak egitea eta ikaslearen ingurunearekin koordinatzea (ikastetxea, familia, Gizarte Ongizatea, Osasunbidea, arreta goiztiarreko zentroa, eskualdeko elkarteak).
- Zeharkako arreta:
Aholkularitza eta koordinazioa ikastetxeetako irakasle taldeekin. Material egokituen prestaketa, NHEBZn.
- Jarraipena:
Hezkuntzaren erantzuna jadanik planteaturik dagoenean egiten da, baina beharrezkoa da ikastetxeko profesionalekin kontrastatzea esku-hartzearen eta/edo ikaslearen jarraipenaren alderdi batzuk.
Ikastetxeetan lantaldeak modu desberdinetan egin dezake bere esku-hartzea:
- Kontrastatzeko saioak eginez ikastetxe guztietako eta kanpoko zerbitzuetako (osasun eta gizarte zerbitzuak) profesionalekin.
- Aholku eta laguntza emanez esku-hartzearen halako alderdi batzuetan (ikaslearen ebaluazio psikopedagogikoa, proposamen eta programen diseinua, Banakako Curriculum Egokitzapenak egitea, materialak egitea…)
- Orientazioa eta laguntza emanez detekzio, ebaluazio, azterketa eta esku-hartze prozesuan.
- Argibide orokorrak, hezkuntza-laguntzaren premia berariazkoekin ikusteko duten familia, ikastetxe eta erakundeendako