- Iruñeko berariazko taldeek esku hartzeko eskaera.Ikastetxeek, beren orientatzaileen bitartez, NHEBZren esku-hartzea eskatuko dute, protokolo hau erabiliz: “Berariazko taldeen esku-hartze/lankidetza eskaera” (Web). Eskabide orri horrekin batera garrantzizko informazio guztia bidali beharko da.
- Hasierako bilera ikastetxean.Bilera honetan ikasleekin ikusteko duten profesional guztiek parte hartu ohi dute; bertan, eskura dauden datu guztiak biltzen dira neska-mutilen gainean eta beraiek familian nahiz eskolan bizi duten egoeraren gainean. Lankidetza esparrua eta esku hartzeko prozedura ezartzen dira, eta lehen orientazioak ematen dira ikasleari detektatu zaizkion premiei erantzuteko.
- Proposamenak eta aholkuak berariazko hezkuntza premiak ebaluatzeko eta zehazteko.Datu eta txosten guztiak bilduta, ebaluazio plana prestatzen da ikastetxearen laguntzaz. Ebaluazio planak honako hauek jasotzen ditu: ebaluatu beharreko eremuak, erabili beharreko tresnak, arduradunak eta datak. Plan honetan oinarriturik egiten da ikaslearen ebaluazioa, eta datuetatik abiatuta zehazten dira haren hezkuntza premiak. Arreta Goiztiarraren kasuan, Tuterako NHBBZko hezkuntza-orientazioko espezialistak eginen du ebaluazioa.
- Proposamenak eta aholkuak hezkuntza erantzunerako.Tuterako NHBBZko profesionalek jarduketa proposamen eta programak diseinatzen dituzte ikasleen premiei eta beraiek familian nahiz eskolan bizi duten egoerari heltzeko. Programa horiexek gidatuko dute ikastetxeetako profesionalen jarduketa.
- Jarraipena. Horren xedea da aztertzea, baloratzea eta egokitzea hezkuntza erantzunaren elementu guztiak. Jarraipen hori bileren eta harreman telefonikoen bidez gauzatuko da, kasuen eta ezarritako lankidetza esparruaren arabera.