Erasmus + KA201
Inclus 4 All
Proiektua

ERASMUS+ proiektuek hainbat herrialdetako taldeen arteko lan-elkarteak sustatzen dituzte.

NHBBZ, (Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa), Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Inklusioko Bulegoa eta Italiako (Modenako Istituto Comprensivo 1) eta Portugalgo (Escolas de Vilela eskola taldea) eskola elkarteak elkarlanean arituko dira Hezkuntza Berrikuntzako KA201 bat egiteko, produktu intelektualak sortzea dakarrena.

Produktu intelektual horiek irakaskuntza gida eta MOOC bat eginez zehaztuko dira, irakasleei ikastetxeetan eraldaketa globalak hasten eta garatzen laguntzeko, ikasle guztien aniztasunari arreta emateko hezkuntza inklusio egokia bilatzen duten eraldaketak.

Lehen aldia da Nafarroari kategoria horretako proiektu bat eman zaiola Eskola Hezkuntzako modalitatean.

Zergatik egiten dugu Erasmus+ Proiektu hau?

Lau talde bazkideok 2021eko irailera arteko ibilbideari ekin diogu, eta horrek, hiru ikasturtez, estatuko eta nazioarteko hezkuntza esperientziak, ingurune eta herrialde desberdinak, hezkuntza inklusiboaren ilusioak batzen gaituzten pertsona berriak, proiektu berritzaileak eta deskubritzen joango garen askoz gauza gehiago ezagutzera eramango gaitu.
Proiektu honek gure eguneroko ingurunetik bizi eta lan esperientzia batera eramango gaitu, eta, azkenean, espero dugu gure ikastetxeak globalki eraldatuko direla ikaskuntza ingurune inklusiboetarantz, hitzaren zentzu zabalean.

Proiektu hau hasi dugu Hezkuntza Inklusioa “Ikastetxe inklusibo” bezala definitzen diren zentroetan eman beharreko 3 baldintzen batuketa gisa ulertzen dugulako:

Presentzia • Parte-hartzea • Ikaskuntza

Presentzia

  • Dibertsitate funtzionala
  • Kultura anitza
  • Erlijioa
  • Generoa

Parte hartzea

  • Irakasleak
  • Ikasleak
  • Familiak
  • Komunitatea

Ikaskuntza

  • Izateko
  • Ezagutzeko
  • Egiteko
  • Elkarrekin bizitzeko

Hezkuntzaren helburuak. Ikaskuntza inguruneak eta gizartea

Hezkuntzaren helburuak dira eta izan behar dute nahitaez eskolatuta dauden haur guztiek, trukean, gizartean erabat integratzea ahalbidetuko dieten onurak lortzea, aktiboki parte hartzeko, erabakiak askatasunez hartzeko eta manipulagarriak ez izateko gaitasunarekin.

Ikaskuntzak ingurune arautuetan edo ez arautuetan gerta daitezke, ikaskuntza dago eskola eta institutuen barruan zein kanpoan ematen da. Hala ere, hezkuntza planifikatuta dago. Gizartearen isla da eta, beraz, erabilitako eredu sozial eta kulturalen arabera, horrela antolatuta egongo da hezkuntza.

Talde bazkideak herrialde demokratikoetan bizi gara. Gizarte batek bere burua demokratikotzat jotzen badu, erabakiak aske hartzen direla bermatu behar du; izan ere, gai batzuen berri izan ezean, eta, gainera, egia edo gezurra denaren artean bereizten jakin ezean, hartzen diren erabakiak ez dira askeak izango, eta, beraz, gizartea ez da demokratikoa izango. Proiektu honetan, ikastetxeetan berdintasunezko elkarrizketa sustatzea funtsezko atala izango da. Ahots guztiak entzun, aztertu eta kontuan hartuko dira produktu intelektualak egiteko.

Gizarte ekitateak mugiarazten gaitu, eta taldeak osatzen ditugun pertsonok ziur gaude proiektu honekin gure aletxoak ematen ditugula hori lortzen saiatzeko. Horregatik guztiagatik, lau talde bazkideok ilusioz, konbentzimenduz eta UNESCO, NBE eta ELGA bezalako erakundeen nazioarteko ikerketetan eta gomendioetan oinarrituta ekin genion proiektuari.