Zer da NHBBZ?

Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa (NHBBZ) Hezkuntza Departamentuaren menpeko erakunde bat da.. Hezkuntza sistemaren laguntza egitura espezializatu gisa sortu zen, eta berariazko hezkuntza premiei lotutako guztia antolatu eta koordinatzen du, ikasleak hezkuntza sisteman hobeto integratzen laguntzeko.

Normalizazio eta gizarteratzearen hezkuntza printzipioekiko koherentzia mantenduta, erakunde horren esku-hartze espezializatu eta ezohikoa hezkuntza komunitateko kide guztiei zuzenduta dago (irakasle, ikasle eta familiak), eta «osagarritasun» eta «subsidiariotasun» irizpideen arabera bideratzen da; halaber, zentroaren ekintzek, kasu guztietan, prestakuntzakoak izan behar dute eta baliabide arrunten autonomia indartu behar dute.

Non dago NHBBZ?

Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa
C/ Tajonar, 14B
31006 Iruña – Nafarroa –

creena@educacion.navarra.es

TEL 848 431 230
FAX 848 431 250