ITALIA
AOSTA
AVEZZANO
Apirilean eta maiatzean, jardunbide egokiak behatzera joan ziren Lehen Hezkuntzako Larragako San Miguel ikastetxekoak, Iruñeko Mendigoitikoak, Eloko Santa Barbarakoak, Murillo El Frutoko Raimundo Lanasekoak, Zudairiko Las Amescoasekoak eta Erriberriko Príncipe de Vianakoak.
Ikastetxe hauek bisitatu zituzten:
- I Paserotti eskola (Bolonia)
- Progettinfanzia Bassa Reggiana en Guastalla
- Istituto Compresivo IC1 Modena
- Scuola Elementari Giovanni, XXIII
- Scuola Primaria Lanfranco
- Scuola Primaria Ciro Menotti
- Primary School Anna Frank
- Istituto Compresivo Antonio Pacinotti (Turín)
Indarguneak:
- Lehen Hezkuntzan errepikatzea saihesten dute.
- Haur Hezkuntzan autonomia sustatzen dute.
- Ikasle guztiak ikasgela arruntaren barnean daude.
- Irakasleen eta ikasleen arteko harremana oso hurbila eta errespetuzkoa da.
- Korridoreak hezkuntza-espazioak dira.
- Musikak zeregin garrantzitsua du ikasleen inklusioan.
- Naturarekiko harremana bultzatzen da. Barnealdean, elementu naturalen erabilera garrantzitsua da.
- Denbora-tarte luzeak erabiltzen dira eduki bakar bat azaltzeko.
- Balioak arlo guztietan daude.
Jakingarriak:
- Aostan inklusiorako aurrekontua Italiako gainerako eskualdeetakoa baino handiagoa da.
- Falcesko bi maistra hara joan ziren mugikortasun-ekintzaz baliaturik eta, horri esker, proiektu komun bat gauzatuko da Aostako eskola baten eta Falcesko Doña Álvara Álvarez ikastetxe publikoaren artean.
PROYECTO MOVILIDADES ERASMUS+ Acreditación 2021/2027 CREENA
CREENA Calle Tajonar 14, 31006 Pamplona/Iruña (Navarra)
+34 848431230
creena-erasmus@educacion.navarra.es