NHBBZko Arreta Goiztiarreko Taldeak honako hauek egiteko laguntza eta aholkularitza eskaintzen die haur eskola publikoei:
- Hezkuntza laguntzaren premia izan dezaketen haurrak baloratzeko.
- Haur eskoletan dauden haurren zuzeneko jarraipena egiteko
laguntzako langileekin. - Esku-hartze proposamena egiteko moduari buruzko aholkularitza emateko hezkuntza laguntzako langileei.
- Familiekin koordinatzeko, laguntzako hezitzailearekin batera.
Garapeneko nahasmenduak izateagatik edo horien arriskuan egoteagatik haur eskoletan laguntzako baliabideren bat erabiliz eskolaturik dauden haurrak artatuko dira. Nahasmendu hauetaz ari gara:
- Desgaitasunak sortzen dituzten sindromeak.
- Ikusmen arazo larriak.
- Mugimenduaren nahasmendu gogorrak (haurren garuneko paralisia)
- Entzumen urritasun larria.
- Komunikazio nahasmen larriak.
- Autismoaren espektroko nahasmenduak.
- Prematuritate handia.
- Garapenaren atzerapen larriak eta orokorrak.