Ikastetxeen Eraldaketa eta IDU programaren helburu nagusia inklusioa sustatu eta erraztuko duten ikaskuntza-inguruneak sortzea da.
Gure lana, batez ere, honako hauetan garatzen da:
- Zentroak. Ikastetxeei aholkuak eta laguntza ematea.
- Sareak. Topaketa pedagogikoak antolatzea.
- Bisitak. Zentroen arteko bisitak dinamizatzea.
- AGH. Adimen Gaitasun Handiei buruz aholkatzea eta prestakuntzak egitea.
- Materiala. Ikastetxerako eta ikasgelarako baliabideen eta materialen banku bat sortzea eta partekatzea.
Lau pertsonako taldea gara, profil desberdinekin: lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako eta hezkuntza-orientazioko irakasleak, euskaraz eta gaztelaniaz. Profilen aniztasun horrek aukera ematen digu premia eta kasuistika desberdinei zeharka erantzuteko.
Ikastetxea eraldatzeko prozesuan irakaskuntza-praktika inklusibo berrietara laguntzea da gure helburu nagusia.