- Hezkuntza Aniztasunari Arreta programak aholkularitza, lankidetza eta baliabideak eskaintzen dizkie Nafarroako irakasleei eraldaketa prozesuak diseinatzeko eta gauzatzeko ikastetxe mailan. Prozesu horiek ikaskuntzaren ingurune eta ikuspegi inklusibo eta eraginkorrak sortzera bideratuta daude, ikasle guztientzat hezkuntza lorpenak bermatzeko gizarte desberdintasunak eta eskola lotura ezarako arriskuak murrizten.
- Horregatik, esku hartzea planteatzen dugu ikastetxe osoan eta hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik. Horrek esan nahi du ikastetxearen politikak ekitatera eta ikaskuntza testuingurua aldatzera bideratuta daudela, hau da, ikasle guztientzako sarbide berdintasuna eta ikaskuntza lorpenak ahalbidetzera, haien egoera pertsonala, soziofamiliarra, kulturala, gaitasunak eta ikasteko erritmo eta bide desberdinak kontutan hartuta.
Horrek esan nahi du hezkuntza etapa desberdinen kalitatea eta ekitatea murrizten dituzten oztopoak ezabatu behar direla. Baita hasierako desberdintasunak areagotzen dituzten, deslotura sustatzen duten eta, gizarte talde desabantailatsuenen eskola porrotaren eta uztearen arriskuak areagotzen dituzten hezkuntza prozesuaren elementuak ere.