NHBBZ

  • Español (Gaztelania)
  • Euskara
  • Argibide orokorrak
  • Esku-hartzea
    • Esku hartzeko eremua
    • Esku-hartze motak
    • Esku hartzeko prozedura
  • Ordutegia
  • Kontaktua
You are here: Home / NHEBZ Tutera / Esku-hartzea / Esku hartzeko prozedura

Esku hartzeko prozedura

  1. Iruñeko berariazko taldeek esku hartzeko eskaera.Ikastetxeek, beren orientatzaileen bitartez, NHEBZren esku-hartzea eskatuko dute, protokolo hau erabiliz: “Berariazko taldeen esku-hartze/lankidetza eskaera” (Web). Eskabide orri horrekin batera garrantzizko informazio guztia bidali beharko da.
  2. Hasierako bilera ikastetxean.Bilera honetan ikasleekin ikusteko duten profesional guztiek parte hartu ohi dute; bertan, eskura dauden datu guztiak biltzen dira neska-mutilen gainean eta beraiek familian nahiz eskolan bizi duten egoeraren gainean. Lankidetza esparrua eta esku hartzeko prozedura ezartzen dira, eta lehen orientazioak ematen dira ikasleari detektatu zaizkion premiei erantzuteko.
  3. Proposamenak eta aholkuak berariazko hezkuntza premiak ebaluatzeko eta zehazteko.Datu eta txosten guztiak bilduta, ebaluazio plana prestatzen da ikastetxearen laguntzaz. Ebaluazio planak honako hauek jasotzen ditu: ebaluatu beharreko eremuak, erabili beharreko tresnak, arduradunak eta datak. Plan honetan oinarriturik egiten da ikaslearen ebaluazioa, eta datuetatik abiatuta zehazten dira haren hezkuntza premiak. Arreta Goiztiarraren kasuan, Tuterako NHBBZko hezkuntza-orientazioko espezialistak eginen du ebaluazioa.
  4. Proposamenak eta aholkuak hezkuntza erantzunerako.Tuterako NHBBZko profesionalek jarduketa proposamen eta programak diseinatzen dituzte ikasleen premiei eta beraiek familian nahiz eskolan bizi duten egoerari heltzeko. Programa horiexek gidatuko dute ikastetxeetako profesionalen jarduketa.
  5. Jarraipena. Horren xedea da aztertzea, baloratzea eta egokitzea hezkuntza erantzunaren  elementu guztiak. Jarraipen hori bileren eta harreman telefonikoen bidez gauzatuko da, kasuen eta ezarritako lankidetza esparruaren arabera.

CREENA/NHEBZ

Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa
Tajonar 14B Kalea
31006 Iruña
creena@educacion.navarra.es
TEL 848 431 230
FAX 848 431 250

Kontaktua
Liburutegia 848431246

SARE SOZIALAK

© Departamento de Educación

Santo Domingo kalea Z/G
31001 Iruña
T 848 42 65 00
F 848 42 60 52

enlace a la web de erasmus movilidades
enlace a la web inclusall

Copyright © 2025