Inklusio Proiektuen Bulegoa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuaren mendeko erakundea da, eta Nafarroako ikastetxeetan hezkuntza inklusiboa sustatzera eta sostengatzera bideratuta dago.

Bere jarduera-ildoen artean, honako hauek daude:

  1. Ikasleen aniztasunari eta beharrezko laguntza motei arreta ematearekin lotutako berrikuntza eta ikerketa programak proposatzea, hedatzea eta ebaluatzea.
  2. Ikastetxeetan jarduera proposamenak planifikatzea eta gauzatzea, ikasle guztien hezkuntza inklusioa hobetzeko.
  3. Ikastetxeei aholkularitza, prestakuntza eta laguntza ematea, ikasleen aniztasunari arreta emateko.
  4. Hezkuntza eta giza baliabideen plangintza eta kudeaketa egitea, Departamentuak ikasle, ikastetxe eta familiei ematen dizkien diru-laguntzekin batera.
  5. Irakasleek eta beste profesional batzuek esku hartzeko irizpideak eta jarraibideak koordinatzea, ikasleei arreta pertsonalizatua emateko.

Non dago Inklusio Proiektuen Bulegoa? 

Hezkuntza Departamentua
Santo Domingo kalea, z/g
31001 Iruña – Nafarroa –

www.educacion.navarra.es/web/dpto/atencion-a-la-diversidad/proyectos

proyectos.de.inclusion@navarra.es

TEL 848 426 500
FAX 848 426 052

Proiektuko Talde Bazkideak:

NHBBZ Iruña   •   Modena   •   Vilela