Carmen Jimenez Fernandezen Diagnóstico y Educación de los más capaces liburuan (2001) hitzez hitz honela dioen pasarte hau ageri da:
“Gaitasun handi horren ezaguarriek, gaitasun horren garapenaren disinkroniak eta irakasleek eta ikaskideek patroi tipiko hori ez ezagutzeak ikasgelan gatazkak sor ditzakete.”
Ikasle horien ezaugarriak eta ikasle horiekin lotutako arazoak ezagutuz gero, errazagoa izanen litzateke haien berariazko hezkuntza premiak aztertzea eta ikasgelan eman beharreko hezkuntza erantzunari egokitzea.
4. koadroa. Haur superdotatuen berezko ezaugarriei lotutako arazoak (Webb, 1993, 528)
Ezaugarriak | Aldi bereko arazoak |
Azkartasuna informazioa eskuratzen eta atxikitzen. | Pazientziarik ez izatea besteen moteltasunarekin, eta antipatia izatea ohikoarekin eta entrenamendu errepikakorrarekin. |
Ikerketarako jarrera; jakin-min intelektuala; berezko motibazioa; esanahiaren bilaketa. | Galdera harrigarriak egiten ditu; borondatea du; ez du inork zuzentzea gustuko; gehiegizko interesak ditu; gainerakoengandik gauza bera espero du. |
Kontzeptualizatzeko, abstrakzioa egiteko eta laburbiltzeko gaitasuna du; problemak ebazten eta jarduera intelektualarekin gozatzen du. | Xehetasunak baztertu edo alde batera uzten ditu; ez ditu praktikak eta saioak gogoko; irakasteko prozedurak zalantzan jartzen ditu. |
Zergatiaren eta ondorioaren arteko harremanak ikusten ditu. | Zailtasunak ditu gauza ilogikoak onartzen (sentimenduak, tradizioak, fede-aitorrak). |
Egia, ekitatea eta joko garbia gustuko ditu. | Zailtasunak ditu praktikoa izaterakoan eta alderdi humanitarioez kezkatzen da. |
Gauzak eta pertsonak antolatzen eta egituratzen gozatzen du; sistematizatzea bilatzen du. | Sistema eta arau zailak eraikitzen ditu; agintzaile, gaizki hezitako eta menderatzaile moduan har dezakete besteek. |
Hiztegi zabala eta hitz egiteko erraztasuna; informazio zabala arlo aurreratuetan. | Hitzak erabil ditzake egoerei ihes egiteko; ikastetxean eta bere adineko ikaskideekin aspertzen da; gainerakoek orojakile moduan dute. |
Pentsamendu kritikoa; itxaropen handiak; autokritikoa, hirugarrenak ebaluatzen ditu. | Kritikoa eta intolerantea besteen aurrean; adoregabetu edo gogogabetu daiteke; perfekzionistegia da. |
Behatzaile iraunkorra; ohikoa ez dena kontuan hartzeko prest dago; esperientzia berrietara irekita dago. | Ikusmolde edo hautemate oso sakonak; noizean behin ingenuoa da. |
Sortzailea eta asmatzailea; gauzak egiteko modu berriak gustuko ditu. | Planak eralda ditzake edo jadanik ezaguna dena errefusatu; bereizia eta moldagabea dela uste dute besteek. |
Kontzentrazio sakona; arreta zabala eta sostengatua intereseko arloetan; helburuetara bideratutako portaera; iraunkortasuna. | Eteteari gogor egiten dio; denbora guztia kentzen dion lanean ari denean betebeharrak edo pertsonak bazter uzten ditu; egoskorra da. |
Sentiberatasuna, besteekiko enpatia; besteek onartua izateko nahia. | Ikaskideek egindako kritikarekin eta haien bazterketarekin sentikorra da; besteengandik antzeko balioak espero ditu; arrakasta eta onarpena behar ditu; bere burua desberdintzat eta baztertutzat har dezake. |
Energia handia, bizkortasuna, irrika; ahalegin sakoneko aldiak. | Frustrazioa gelditasunarekin; bere irrikak besteak distortsiona ditzake; programak, etengabeko estimulaziorako beharra; gainerakoek hiperaktiboa dela uste dezakete. |
Independentea; nahiago du banakako lana; bere gaitasunean sinesten du. | Gurasoen eta ikaskideen ekarpenak errefusa ditzake; inkonformista; ez oso konbentzionala izan daiteke. |
Askotariko interes eta trebetasunak; aldakortasuna. | Eman dezake pertsona sakabanatua eta antolamendu gutxikoa; frustrazioak ditu denborarik ez duelako; besteek beragandik etengabeko lorpenak espero ditzakete. |
Umore handikoa da. | Egoeren absurdua ikus dezake; ikaskideek beharbada ez dute bere umorea ulertuko; arreta erakartzeko ikasgelako “pailazo” bihur daiteke. |