NHBBZren esku-hartzeek laguntza ematen diete zentroen baliabide arruntei eta sektorialei, horiek ordeztu gabe.
Ikastetxeetako Hezkuntza Laguntzarako Unitateak eta Orientazio Sailek orientatzaileak egindako laguntza-eskaera edo -eskaerei erantzutean, modu osagarrian eta subsidiarioan jarduten da.
Gaitasun Handiko taldeak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondorengo etapetan laguntza eta aholkularitza eskaintzen du, Adimen Gaitasun Handiko Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei buruzko OF 69/2023 Arauaren IV. kapituluko 13. artikuluan jasotako legegintza-esparruaren barruan.
Taldearen esku-hartzea eskatu ahal izango da honako kasu hauetan:
Aholkularitza Detekzio, Identifikazio eta Ebaluazio Psikopedagogikoan.
Hezkuntza-erantzunerako aholkularitza.







