Malgutzea ezohiko neurria da (69/2023 FA, 12.3.c art.), eta bere adinari dagokion maila baino goragoko batean sartzea du helburu. Neurri hori Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko etaparako baino ez da aurreikusten.
Ikastetxeko zuzendaritzak, hurrengo ikasturterako aurreinskripzio epean, malgutze eskabidea igorriko dio Hezkuntza Departamentuan inklusio arloan eskumena duen unitate kudeatzaileari. Eskabide horrek honako txosten hauek jaso beharko ditu:
- Gurasoen edo legezko tutoreen adostasun txostena.
- Ikasle-taldearen txostena, tutoretzak koordinatua, malgutze kasuetan murriztuko den ikastaroko helburu eta gaitasun giltzarriak eskuratuta dituela egiaztatzen duena.
- Ikastetxeko orientatzaileak egindako txosten psikopedagogikoa. Agortutako neurrien deskribapena jasoko du, malgutze-proposamenaren aurretik garatutako aberaste-programa espezifikoa barne.






