NHBBZ

  • Euskara
  • Español (Gaztelania)
  • Informazio
    • Taldearen osaera
    • Esku-hartze irizpideak aa
    • Malgutasunaren txostenak
  • GAITASUN HANDIAK
    • Eredu argigarriak
      • Ikuspegi klasikoa: gaitasunetan ardazturako ereduak
      • Errendimenduan oinarritutako ereduak
      • Kognizio ereduak
      • Eredu soziokulturalak
    • Ikasleak nolakiak diren eta nola ikasten duten
      • Ezaugarriak
      • Disinkroniaren sindromea
      • Aldi bereko erreakzioak
    • Mitoak eta estereotipoak
    • Familiendako dekalogoa
  • Ebaluazio psikopedagogikoa
  • Baliabideak
  • Kontaktua
  • Inklusioa
  • Oferta.-
You are here: Home / Berariazko hezkuntza premien arreta / Gaitasun Handiko Taldea / GAITASUN HANDIAK / Eredu argigarriak / Ikuspegi klasikoa: gaitasunetan ardazturako ereduak

Ikuspegi klasikoa: gaitasunetan ardazturako ereduak

Entzun

Historikoki, aparteko pentsamenduaren ezaugarriak zehazteko egin diren ahaleginetako bat da.

Eredu psikometriko ere deituak, adimena berezko baldintza moduan hartzen duen neurketa psikometrikoan soilik oinarrituak.

Superdotazioa ezaugarri pertsonal modura hartzen da, ia berezkoa den zerbait bezala. Superdotazioa definitzerakoan, lehenik azpimarratzen da adimenaren eta adimen-kozientearen rol nagusia, eta gero, sartzen da gaitasunena.

Egile adierazgarriak eta haien ekarpenak

Terman (1917)

  • Egilerik adierazgarriena.
  • Bere ekarpenak adimen orokorra neurtzeko moduari dagozkionak dira eta bere garaiko tresna eta ezagutza zientifikoak erabiltzen ditu.
  • Adimen-kozientea (AK) = 130 edo goragoko neurria proposatu zuen goi mailako adimena zehazteko ebakitze-lerro modura, Stanford-Bineten adimen-eskalaren arabera.
  • Irizpide honek luze iraun du eta gaur egun ere zenbait profesionalek erabiltzen dute.

Marland (1972)

  • Haur superdotatu eta talentudun haurtzat hartzen ditu haien aparteko gaitasunak direla-eta goi mailako egintzak egiteko gai direnak. Hurrengo arloetako edozeinetan lorpena frogatu duten eta/edo ahalmen potentziala duten haurrak dira: adimen gaitasun orokorra, berariazko gaitasun akademikoa, pentsamendu sortzaile edo ekoizlea, ikusizko eta antzezpeneko arteak, trebetasun psikomotorra, lidergo trebetasuna.
  • Estatu Batuetako Hezkuntza Bulegoak onartutako definizioa.
  • Superdotazioaren kontzeptua erlatibizatzen duen eta berariazko gaitasunak eta errendimendua gehitzen dituen definizioa.

Gardner (1985). Adimen anizkunen eredua

  • Arazoak ebazteko modu bat bezala hartzen da adimena.
  • Zazpi adimen-mota edo ingurunean elkarri eragiteko adimen-modu deskribatzen ditu: linguistikoa, logiko-matematikoa, musikala, ikus-espaziala, gorputz-kinestesikoa, pertsona barnekoa eta pertsonen artekoa (independenteak izan arren elkarri eragiten diote).
  • Uste du gaitasuna esparruren batean froga daitekeen konpetentzia dela, pertsonak ingurunearekin dituen elkarreraginetan agertzen dena.

CREENA

Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa
Tajonar 14B Kalea
31006 Iruña
creena@educacion.navarra.es
TEL 848 431 230
FAX 848 431 250

Kontaktua
Liburutegia 848431246

SARE SOZIALAK

© Departamento de Educación

Santo Domingo kalea Z/G
31001 Iruña
T 848 42 65 00
F 848 42 60 52

Copyright © 2023