NHBBZ

  • Español (Gaztelania)
  • Euskara
  • Informazio
    • Porgramaren osaera
    • Esku-hartze irizpideak aa
    • Malgutasunaren txostenak
  • GAITASUN HANDIAK
    • Eredu argigarriak
      • Ikuspegi klasikoa: gaitasunetan ardazturako ereduak
      • Errendimenduan oinarritutako ereduak
      • Kognizio ereduak
      • Eredu soziokulturalak
    • Ikasleak nolakiak diren eta nola ikasten duten
      • Ezaugarriak
      • Disinkroniaren sindromea
      • Aldi bereko erreakzioak
    • Mitoak eta estereotipoak
    • Familiendako dekalogoa
  • Ebaluazio psikopedagogikoa
  • Baliabideak
  • Kontaktua
  • NHEBZ-AA
You are here: Home / Berariazko hezkuntza premien arreta / Gaitasun Handiko Taldea / GAITASUN HANDIAK / Ikasleak nolakiak diren eta nola ikasten duten / Disinkroniaren sindromea

Disinkroniaren sindromea

Garrantzitsua da fenomeno hau ezagutzea, gaitasun handiko zenbait haurrengan ager daitekeen arrisku faktore bat delako. Ez du zertan azaldu haietan guztietan. Sindromearen ezagutzak lagunduko digu neurriak hartzen arazoak saihesteko ikasle mota honen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan.

Jean Charles Terrassier (1990)  izan da fenomeno hau sakontasun handienez aztertu duena. Bere garaian, Zazzo-k (1971) jada heterokronia izena eman zion.

Abiaburua da haur supergaituen garapena zerbait heterogeneotzat hartzea. Disinkronia, horrela, “haurraren gaitasunetan desoreka bat da, subjektuaren garapenean desberdintasun batek sortua eta haurraren barne dimentsioari zein ingurunearekin dituen erlazioei eragiten diena”.

Eskolaren ikuspegitik, bereziki, ondoko disinkroniei egin behar zaie kasu:

  • Barne disinkronia. Batez ere hiru alderditan azaltzen da:
    • Adimena – psikomotrizitatea disinkronia
    • Hizkuntza – arrazoiketa disinkronia
    • Adimena – afektibotasuna disinkronia
  • Gizarte disinkronia:

“Haur goiztiarraren barne arauaren eta haur gehienei egokitutako arau sozialaren arteko desfasea da” Terrassier (1994)

Batez ere hiru alderditan azaltzen da:

  • Disinkronia haurraren eta eskolaren artean
  • Disinkronia haurraren eta familiaren artean
  • Disinkronia haurraren eta ikaskideen artean

 

ADIMENA – PSIKOMOTRIZITATEA DISINKRONIA

Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lehen urteetan azaltzen da.

Terrassier-en hitzetan “globalki, maila intelektualean supergaituak diren haurrek ez dute goiztiartasun bera maila psikomotor eta grafikoan” eta, beraz, haur hauek “maiz zailtasunak dituzte idazkera mailan, beren eskua ez da oso trebea, kosta egiten zaie programazio mentalaren erritmoa jarraitzea”.

Ikasle horiek adin txikiagoko haur baten gorputz patroiak izan ditzakete.

Disinkronia hori ohikoagoa da mutiletan nesketan baino, eta Carmen Jiménez-en hitzetan, “berez ez da inondik ere arazo bat” “Arazoak sor daitezke irakasleak ikaslearengandik espero duenean idazkera menderatzea irakurketaren mailan, ahaztuz garapen disarmomoniko iragankorra; edo ikaslea bera denean idatziz adierazi nahi duena bere barneko mundua, irakurketak berak sustatzen diona.”

Ikasgelan izan daitezkeen egokitzapen arazoak ondokoak dira: muskulu zurruntasuna, psikomotrizitate astunaren eta arinaren atzerapena, zailtasunak irakasleekiko eta ikaskideekiko tratuan eta irakurketa eta ikasketa baztertzea.

HIZKUNTZA – ARRAZOIKETA DISINKRONIA

Lehen urteetan azaltzen da.

Arrazoitzeko gaitasuna hitzen jabekuntzaren aurretik joaten da.

Disinkronia honen adierazpen batek erlazioa du gaitasun handiko haurren ulermen azkarrarekin.

Kasurako, matematika eta zientziak ikasterakoan, azkartasunez eta zailtasunik gabe ulertzen du eta, beraz, uste du gai horiek menderatzen dituela.  “horrek eramaten du sinestera badakiela ikasgaia, ulertu duelako; hala ere, eskatzen zaionean azal dezala, gerta daiteke ikasgaia ulertzeko eta memorizatzeko eginahalak egin dituen eta, beraz, irakaslearen onespena jaso duen haur batek baino okerrago egitea. “ Carmen Jiménez (2001).

ADIMENA – AFEKTIBITATEA DISINKRONIA

Gaitasun handiko haurretan adimena eta afektibitatea ez dira paraleloki garatzen eta, beraz, maiz emozionalki haur heldugabeak izaten dira.

Adimenaren garapen azkarra dutenez, maiz karga afektibo handiko informazioa jaso dezakete, baina emozionalki kosta egiten zaie hori kudeatzea.

“Desfase bat gertatzen da informazioaren prozesamendu intelektiboaren eta prozesamendu afektiboaren artean eta, ondorioz, erreakzioak sor daitezke, hala nola beldurra, larritasuna, ihesa eta bere ekintzen muturreko intelektualizazioa, defentsarako maskara bat baino ez den itxurazko hoztasun bat adieraziz.” Carmen Jiménez (2001).

DISINKRONIA HAURRAREN ETA ESKOLAREN ARTEAN

Gaitasun handiko haurrena talde askotarikoa da; oro har, esan daiteke guztiek ere garapen intelektualaren maila handiagoa, azkarragoa eta interes aurreratuagoetakoa izaten dutela, bai ikaskuntzei dagokienez, ba harreman sozialei dagokienez.

Disinkronia soziala lotua dago eskola antolamenduarekin, bertan, erritmo homogeneo bat inposatzen zaielako ikasle guztiei ikasteko eta harreman pertsonalak ezartzeko orduan, kontuan izan gabe haurrek izan ditzaketen banakako desberdintasunak.

DISINKRONIA HAURRAREN ETA ESKOLAREN ARTEAN

Gurasoak izaten dira beren seme-alaben aukerez eta berezitasunez ohartzen lehenbizikoak, baina horrek ez du esan nahi beti izanen direla gai berezitasun horiek onartzeko eta horiei aurre egiteko.

Ikasle hauei, beste edonori bezala, erantzun egokia eman behar zaie: ezagutuz, onetsiz eta laguntza eta aukerak emanez. Hori bereziki da zaila giro desegituratuetan edo ahuletan. Horietan, gerta daiteke ikasle hauen garapen intelektual, kognitibo eta emozionalak erantzunik ez izatea.

DISINKRONIA HAURRAREN ETA IKASKIDEEN ARTEAN

Bada desberdintasun bat gaitasun handiko ikasleen eta beren adinkide kronologikoen garapen mentalaren artean. Desberdintasun hori gerta daiteke ez adieraztea soilik maila intelektualean, baita ere giza harremanen, afizioen edo interesen alorrean.

Horrek eraman ditzake zenbaitetan nahiago izatera harremanak beren adinekoak baino nagusiagoak diren haurrekin, Terrasierrek (1998) dioen moduan, elkarrizketarako eta barne jokurako. Aldiz, kanpo jokurako, beren adinekoak nahiago izanen dituzte.

Edukien taula

  • ADIMENA – PSIKOMOTRIZITATEA DISINKRONIA
  • HIZKUNTZA – ARRAZOIKETA DISINKRONIA
  • ADIMENA – AFEKTIBITATEA DISINKRONIA
  • DISINKRONIA HAURRAREN ETA ESKOLAREN ARTEAN
  • DISINKRONIA HAURRAREN ETA ESKOLAREN ARTEAN
  • DISINKRONIA HAURRAREN ETA IKASKIDEEN ARTEAN

BILATU

CREENA/NHEBZ

Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa
Tajonar 14B Kalea
31006 Iruña
creena@educacion.navarra.es
TEL 848 431 230
FAX 848 431 250

Kontaktua
Liburutegia 848431246

SARE SOZIALAK

© Departamento de Educación

Santo Domingo kalea Z/G
31001 Iruña
T 848 42 65 00
F 848 42 60 52

enlace a la web de erasmus movilidades
enlace a la web inclusall

Copyright © 2025