- Ez ahaztu haur bat dela. Gainerako seme-alabak bezala, laguntza eta gidaritza behar dute eta berdin irakatsi behar zaie.
- Ez kasurik egin edo alboratu nahasmena eta itxaropen handiak sortzen dituzten iturri eta informazio ez oso zorrotzak.
- Bultzatu familiako giroa: irakurtzeko zaletasuna sustatu, liburutegiak eta museoak bisitatu, liburutegietara, kontzertuetara eta hitzaldietara joan, irakurle eredugarria izan, TB eta ordenagailua erabiltzeko denbora-epea mugatu.
- Sustatu laneko ohiturak. Haurrari ikasketa, betebeharrak eta proiektuak planifikatzeko orientabideak eman eta haiek bideratu.
- Etengabeko jakin-minaren aurrean, hark esan beharrekoa entzun, arreta jarri eta hezkuntza eta informazio iturri oro eskuratzeko modua erraztu. Bere interesen bilaketan eta jarraipenean lagundu eta hari segitu.
- Kontuan izan, orobat, bere adimena bizkortzen dela jolastuz, amets eginez, lagunekin egonez, irakurriz, TB ikusiz…, berari gustatzen zaizkion gauzak eginez, alegia. Bere aisialdia askea eta jolaserakoa izanen da eta zuek hura aberasten saiatu behar duzue. Kirola eta, ahal dela, taldekoa sustatu.
- Afektu baikorreko giroa eman. Bere ezaugarriak errespetatu eta haren eboluzio premiei erantzun.
- Zuen itxaropenak zuen semeak edo alabak dituen gaitasun desberdinetara egokitu eta garapen orekatu integral baten garrantzia balioetsi. Arrisku intelektualak hartzera sustatu, baina presionatu gabe.
- Kontuan izan iraupen-karrera bat dela eta azken xedea garapen global iraunkorra dela.