Gaitasun handiak dituen edo superdotatua den haur bat nolakoa den agertzen duen ikuspegia partziala da eta horrek ikasle mota horri buruzko estereotipoak, mitoak eta/edo aurreiritziak izatera garamatza. Estereotipo horiek gizartean erroturik daude eta aldatzen zailak dira pentsamenduak baino gehiago usteak eta jarrerak direlako.
MITOAK / ESTEREOTIPOAK | ARGIBIDEAK |
Ikasle superdotatuen portaerazko jarraibideak oso antzekoak dira eta estereotipo bakarra dute: “bitxitzat” eta ezohikotzat hartzen dira. | Gaitasun handiko ikasleak askotarikoak dira. “Normaltzat” hartzen diren gainerako haurrek elkarren artean dituzten bezainbat alde dute. |
Moldakaitzak, tratagaitzak eta egongaitzak dira. | Biztanleria mota honetan hori gertatzeko probabilitatea eta beste gizatalde batean gertatzekoa berberak dira. |
Garapen emozional okerragoa dute. | Egonkorragoak dira, baina emozionalki zaurgarriagoak eskolaren testuinguruan. |
Supergizonak eta superemakumeak dira. | Zenbait arlotan aparteko trebetasunak dituzte, baina baita gabeziak ere. |
Haien goi gaitasuna dela-eta, ez dute laguntzarik behar eta edozein inguruabarretan ikas dezakete, baita beren kasa ere. Onik ateratzeko aski baliabide dute. | Askotan ikasten jakiteko zailtasunak dituzte edo ikasketetan porrot egin dezakete, motibazio ezagatik. Gainerakoek bezala, laguntza eta gidaritza behar dute eta berdin irakatsi behar zaie. Horretarako, beharrezko baldintzak sortu behar dira. |
Eskolan aspertzen diren eta jokabide arazoak dituzten haurrak dira. | Ez dago egiazkotasun baliozkorik esateko gainerako haurrak baino gehiago edo gutxiago aspertzen direla. Eskola giroan asper daitezke baldin eta hezkuntza helburuak ez badira beren gaitasun eta interesekin bat etortzen eta horrek ikasgelan uzkurtasuna edo jokabide disruptiboak sor ditzake. |
Beren gaitasuna berezkoa, estatikoa eta finkoa da. | Bere gaitasunak garatu eta hezi daitezke. |
Dena ongi egiten dute, arlo guztietan nabarmentzen dira, onak dira eta denetarako balio dute. | Beharbada batzuk nabarmentzen dira, baina beste batzuk zenbait arlotan soilik nabarmentzen dira. Bere bilakaera intelektuala bere nortasuneko beste alderdi batzuk baino azkarrago gertatzen da eta horrek desegokitzapenak edo disinkroniak sor ditzake, barnekoak (psikomotrizitatea, hizkuntza, afektutasuna) edo kanpokoak edo inguruari egokitzekoak (eskola, familia, lagunak). |
Eskolan emaitza bikainak lortzen dituzte. | Ez da eskolan arrakasta izatearen bermea. Eskolan errendimendu arazoak edo eskola porrota duten gaitasun handiko ikasleak egon daitezke. |
Motibazio handia dute ikastetxean gailentzeko. | Ez du zertan beti horrela izan. Aukera gehiago dago hau gertatzeko egin beharrekoa interesgarria gertatzen zaienean. |
Beren adimen koziente handiagatik definitzen dira. Ikasle superdotatua adimen testean 130etik gorako adimen kozientea lortzen duena da. | Ikasle batek gaitasun handiak dituela zorroztasunez esateko, jadanik ez da nahikoa irizpide psikometriko eta kuantitatiboa. Nahitaez osatu beharra dago askotariko diagnostiko-ereduekin, zeinetan salbuespenezkotasunaren ahalik eta aldagai kopuru handiena sartzen den. |
Adimen koziente handiko ikasleek eskolan eta lanbidean arrakasta bermaturik dute. | Adimen kozientea / eskolako edo lanbideko arrakasta adimen kozientearen %20 soilik da. Gainerako %80a adimenekoak ez diren edo nortasunekoak diren osagaien edo alderdien ondorio dira: adimen emozionalaren ondorio:
|