Superdotazioa zer den zehazteko gizarte testuinguruen balioa gehitzen dute eta gara daitekeela uste dute baldin eta banako faktoreen eta faktore sozialen artean aldeko interrelazioa badago.
Gizarte testuinguru hauek, aldeko eta kontrako baldintzen bitartez, gizakiaren portaeraren beharrak eta emaitzak baldintzatzen dituzte eta bikaintzat hartu beharreko produktuak zehazten dituzte. Hau da, superdotatuak ere bizi diren gizartearen emaitza dira.
Kontzeptua erlatibizatzen dute eta kultura giro jakin batera mugatzen dute eta, hartara, superdotazioa alda daiteke hezkuntza sistemaren eta haren filosofia, orientabide politiko eta gizarte egituraren arabera.
Egile adierazgarriak eta haien ekarpenak
Mönks (1992). Interdependentzia triadikoaren eredua
- Haren eredua Renzulliren hiru eraztunen teoriaren aldaketa eta luzapena da.
- Teoria horri dagokionez, Mönksek alderdi hauek aldatu zituen:
- Hura deskribatzen duen motibazioa, portaera bultzatzen, hautatzen eta gidatzen duen eraikuntza moduan hartzen baitu. Hartan sartzen ditu betebeharrarekiko konpromisoa, iraunkortasuna, arriskuaren bilaketa eta etorkizunera bideratutako ikusmoldea.
- “Adimen trebetasun handiez” mintzo da eta Renzulli, berriz, “batez bestekotik gorako gaitasunaz”.
- Uste du dotazio ona sei faktore hauen arteko elkarrekintza eraginkorraren mende dagoela: faktore sozialak (ikastetxea, ikaskideak eta familia) eta trebetasun handien ezinbesteko bereizgarriak (adimen gaitasuna, motibazioa eta sormena).
- Gizarte ingurunea kontuan hartzeak eta superdotazioaren askotariko izaerak superdotazioaren terminoa zalantzan jartzen dute, superdotazioa naturak emandako “dohain” modura hartzen bada.
- “Gaitasun handi potentzialen” termino-kontzeptua erabiltzen hasten da. Gaitasun horiek bikaintasun-zantzu batean eratzen diren adierazle modura agertzen dira eta bikaintasun hori soilik lortuko da gaitasunekin batera garapenerako egokiera eta aukera existentzial egokiak gertatzen badira.
- Superdotazioa ezin da definitu ez bada gizarte testuinguru jakin baten barnean.
- Superdotazioa bost faktore hauen konbinazioa da:
- Adimen orokorra G faktore moduan hartua.
- Berariazko gaitasunak.
- Adimenekoak ez diren faktoreak, hala nola, motibazioa eta autokontzeptua.
- Pertsonetatik kanpo dauden faktoreak, hala nola: erraztaile eta laguntza emozional eta sozialak, giro suspergarria.
- Zortea.