Eredu hauek ezagutzaren psikologiaren ekarpenetatik hartzen dituzte printzipioak eta informazioa prestatu eta kudeatzeko moduko kognizio prozesuen azterketa dute ardatz.
Eredu horien arabera, jokabide adimentsua azaltzeko beharrezkoa da jakitea ikasleak zer irudikapen-mota erabiltzen duen, zer eragiketa-mota egiten duen eta nola antolatzen den.
Eredu hauei esker adimenaren funtzionamendua hobeki ulertzen da, kuantitatiboki nola kualitatiboki, eta horrek ikasleen hezkuntza premien ezarpena errazten du.
Egile adierazgarriak eta haien ekarpenak
Sternberg (1985). Adimenaren teoria triarkikoa eta superdotazioaren teoria pentagonala.
- Sternbergen ikasketen helburua da pertsona adimentsuen garapeneko tresnen eraginkortasuna ulertzea.
- Bere teorian hiru prozedura ezberdin lantzen dira:
- Pentsamendu analitikoa, arazoak ebazteko eta ideien kalitatea epaitzeko.
- Adimen sortzailea, arazo onak eta ideia on eta berriak sortzen dituena.
- Adimen praktikoa, ideiak eta soluzioak aplikatzeko.
- Ezagutza eskuratzerakoan eta informazio berria erabiltzerakoan, hiru azpiosagai bereizten ditu: kodetze selektiboa, konbinazio selektiboa eta konparazio selektiboa.