Gaitasun Handiko Komisioak laguntza eta aholkularitza eskaintzen du gaitasun handiko ikaslearen hezkuntza beharrak identifikatzeko eta gela barruan erantzun hezigarri egokiena jaso dezan. Laguntza hori ikastetxeekin aurrera eramaten du Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza etapetan. Gaitasun Handiko Komisioaren zeregina NHEBZ-aren berezko jokabide subsidiario eta osagarria mantentzen du.
Behin ikastetxeak gaitasun handiko balizko kasu bat antzemanez gero, Komisioaren esku hartzea eskatu ahal izango du, honako gaien gainean:
1) Detekzioa, Identifikazioa eta Ebaluazio Psikopedagogikorako aholkularitza.
2) Hezkuntza erantzunerako aholkularitza.